Animedon plazan

animedon_dragonconBoulevardeko kioskoan
azaroak 1 / 17:30-20:30

Zer gertatzen da Beldurrezko Asteak hegoak ireki eta Boulevardean lurreratzen denean? Ba dragoiak datozela. Sufrearen usaina dutenak, orro egiten dutenak eta lurzorua ezkataz beteta uzten dutenak. Eta noski, euren begirada narrastiarekin Animearen unibertsoari keinu egiten diotenak. Aurten, Animedon plazan izaki hegodunen habia bihurtuko da. Eta beraz, prestatu behar bezala:

Shenlong Make-up Studio. Naturaz gaindiko izaki bihurtu nahi baduzu, ez dituzu dragoiaren zazpi bolak beharko hori betetzeko. Nahikoa da gure makillatzaileen eskuetan jartzea.

Haku Akademia. Gure eskulan tailerrekin dragoien munduko sekretu guztiak ikasiko dituzu. Eta ez duzu Chihirok egin zuen bezain bidai luzea egin beharko.

Dragonite Gimnasioa. Dragoi-pilotu izateko trebetasun batzuk izan behar dira. Bereziki, buru-trebetasunak. Eta horiek entrenatzeko, hemen dituzu escape room-etan inspiratutako hainbat kutxa misteriotsu.

Fuyur Espresa. Txu-Txu trena tuneatutako formatuan itzuliko da eta, jakina, gidari onenarekin: Pijamaman. Ez da Atreyu, baina kontatzen dituen istorioak askoz hobeak dira, eta amaiezinak ere bai.

Smaug-Maton. Zatoz eta hurbildu gure photocallera, ausartzen bazara noski. Izan ere, dragoiak protagonistak direnean, murtxikatua edo errea izatea, edo biak, aukera da beti. Baina emaitzak merezi izango du.

+

Super Amara Riberas de Loiola
urriak 31 / 17:00-20:00

Gau Beltza makillaje saioa. AS ARTISTekin lankidetzan.

logo grupo hal_vectorizadobertikala_beltza_berdeaaaff_ilustracion_andrea_sagarzazu

animedon logo-bb

Araña Araña