20.542 partehartzaile Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 36. Astean

Argazkia: Floro Azqueta @azqueta_arts
Argazkia: Floro Azqueta @azqueta_arts

2025.11.12

Joan den ostiralean, azaroaren 7an, amaitu ziren Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 36. Asteko filmen proiekzioak.

Antzoki Zaharrean, Victoria Eugenia Antzokian eta TBKn eskaini diren proiekzioetara 11.845 ikusle bertaratu dira (saio batzuetan agortu egin dira sarrerak) eta 8.697 pertsonak parte hartu dute gainerako jardueretan, besteak beste azaroaren 1ean, larunbatean, egindako tailerretan eta erakusketetan.

Guztira 20.542 ikuslek gozatu dute Asteak eskainitako jarduerez joan den azaroaren 9ra arte.

Astea dela-eta antolatu diren 2 erakusketa zabalik jarraitzen dute:

Fernando Vicente: Beldurrezko zinemaren mitoak
Udal Liburutegiko Ekitaldi Aretoa (San Jeronimo)
(azaroaren 16ra arte)

Euskadi Fantastikoa 21
María Jiménez & Letucse: Manga eta ilustrazioa
Udal Liburutegi Nagusia (Alderdi Eder)
(azaroaren 22ra arte)

Araña Araña