HotSpring SharkAttack 2

Great Kyushu Showdown, 2026

Itzuli

Antzoki Zaharra
Ikusi Google Maps-en
Iragandako ekitaldia 7,50 € Sarreren salmenta

Hizkuntza: Japoniera

Azpitituluak: Gaztelania

Itxaron zerrenda

Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astean Morito Inoue zuzendariaren HotSpring SharkAttack 2: Great Kyushu Showdown (Japonia) filmaren proiekzioa.

AAk, hain lagungarria bera, honela kontatzen digu: “Klonatutako marrazoen multzo handi bat ur termaletatik eta sumendietatik irteten da Kyushuko eskualdean, erabateko kaosa zabaltzera. Bigarren hezkuntzako ikasle batek eta borrokalari batek Yukuniko hiri turistikoa salbatu behar dute, soinu misteriotsu bat eta kantua erabiliz”. Ez dago gaizki. Estiloarekin ere ez dabil oker: “Tokusatsu (efektu berezi praktikoak eta Japoniako zinemako munstro klasikoen tankerako miniaturak) B seriearekin nahastuta”, baina ez daki zenbateraino maite dugun hemen Morito Inoue-san, kaijuen zinemako sensei berri gailena, eta xumea, etxean edo bainuetxeetan ibiltzeko modukoa. Moritori izugarri gustatzen zaizkio Jaws (1975), Shin Godzilla (2016) eta Shin Ultraman (2022), Arte Ederretan graduatua da, eta Japoniako eszena garaikidearekin lotzen da.

  • Japonia
  • Zuzendaritza: Morito Inoue
  • Ekoizpena: Masayuki Nagata / PLAN A
  • Gidoia: Morito Inoue
  • Argazkia: Koichi Inoguchi
  • Musika: Yuzuru Jinma
  • Aktoreak: Ruka Shibata, Kiyofumi Kaneko, Masaki Naito, Takuya Fujimura, Yuko Nakanishi, Sumiya Shiina, Hiroki Yasumoto
Araña Araña