Hizkuntza: Japoniera
Azpitituluak: Gaztelania
Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astean Dave Boyle zuzendariaren Never After Dark (Japonia) filmaren proiekzioa.
Austinen SXSWn Publikoaren Saria irabazi zuen. Bruselako BIFFFn film onenaren Urrezko Belea lortu zuen, eta Stephen Kingek harrigarritzat eta asaldagarritzat jotzen du —nahiz eta badakigun nolakoa den: The Shining (1980) gorroto du...—. Zure amak hildakoak ikusten zituen. Eta atalasea beste bizitzarantz gurutzatzen laguntzen zien. Zure arreba hilda dago, baina elkarrekin bidaiatzen ari zarete. Zu, jakina, mediuma zara, iragarlea, bizidunen eta hildakoen arteko bideratzailea. Ez zenekiena da, Schrödingerren katuari gertatzen zaion bezala, badirela serieko hiltzaileak (gureak uste du arima hortzetan ezkutatzen dela...), aldi berean bizirik eta hilda egon daitezkeenak. Hori da film honen puntu, puntada. Japonieraz hitz egiten duen eta Australiako misiolari mormoia izan zen estatubatuar zinemagile batek sinatutako film dotore, ilun eta pausatua.