Hizkuntza: Ingelesa
Azpitituluak: Gaztelania, Euskara
Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astean William Grefé zuzendariaren Sting of Death (AEB) filmaren proiekzioa.
LEHIKETATIK KANPO
Unibertsitateko ikasle talde bat Floridako Evergladeseko hezegunera doa udaberriko oporretan. Bertan bizi da Karen ikaslearen aita, Richardson doktorea, itsas biologo gailena eta marmokak ikertzen ari dena bi laguntzailerekin: Hoyt doktorea eta Egon desitxuratua, ezkutuan Karenekin maitemindua. Giro urtarreko Z serie hau William Grefék zuzendu du, eta Neil Sedakaren Do the Jellyfish abestia biltzen du.