Asteak erakusketa hau aurkezten du, Conflictivos Productions animaziozko zinemaren ekoiztetxe valentziarrari eskainia.
Erakusketan, azken 25 urteetan etxe horrek egindako lana ikusi ahal izango da. Betiere stop motion teknikaz baliatuta, hainbat film labur egin dituzte, besteak beste, Encarna (2003), The Werepig (2008), Vicenta (2010), Paralelos (2022), La valla (2024) eta El aspirante (2025), eta Pos eso (2014) film luzea, guztiak Samek zuzenduak ekoiztetxearen burua hasieratik. Istorio fantastikoak dira, Espainia cañí eta folklorikoenetik distopia kafkiar eta ilunenetara eboluzionatu dutenak, beldurra, umorea eta absurdua nagusi diren unibertsoetan. Pantaila bitxikeriekin, munstroekin eta makinekin betetzen. Lehendik ere, Asteak erakusketa bat eskaini zion bere lanari, 2009an.
Okendo Kultur Etxean Conflictivos Productionsen lanaren prozesu osoa ikusi ahal izango da, storyboardak, plastilinazko panpinak, maketak, dekoratuak, atrezzoko objektuak...
Proiekzioa (Okendo KE)
azaroak 3 (18:30) Conflictivos productions, 25 años fracasando con todo éxito (2024). Fran Sánchez. Espainia. 65 min
Samekin bisita gidatua: azaroak 4 (12:30)
Okendo K. E.
Nafarra etorbidea 7
irailak 16 – azaroak 4
astelehenetik ostirala arte: 10:00 – 14:00 / 16:00 – 20:30
larunbatak: 10:00 – 14:00 / 16:30 – 20:00
azaroak 1: 11:00 – 14:00 / 17:00 – 20:00
Murgil zaitez naturaz gaindiko japoniar munduan Fuego Fatuo Arten lanaren eskutik. Hyakki yagyō erakusketan bidaia bat egingo dugu japoniar folkloretik. Bertan bildutako 20 eskultura eta argazki baino gehiagok eramango gaituzte Japoniako artean, literaturan eta ahozko tradizioan bizia hartzen duten yōkai munstro eta naturaz gaindiko izakiengana, Fuego Fatuo Arten sortzaile Álvaro Herranz artistaren eskutik. Fundación Japón, Madridaren laguntzarekin.
Álvaro Herranz (Bartzelona, 1988) izaki mitologiko eta legendarioak birsortzen espezializatutako eskultorea eta izaki-diseinatzailea da. Fuego Fatuo Art izenpean, hainbat kulturatako folklore eta mitologiatik datozen izakiei dimentsio fisikoa, errealista eta sinesgarria emateko proiektu artistikoa garatzen ari da 2010etik.
Udal Liburutegiko Ekitaldi Aretoa
San Jeronimo kalea
urriak 30 – azaroak 15
astelehenetik ostirala arte: 17:00 – 20:00
asteburuak eta jaiegunak: 11:00 – 14:00 / 17:00 – 20:00

![]()
Komisarioa: Jorge Madejón
Erakusketa hau omenaldi bat da Mai Egurzari (1986-2025), azkarregi utzi gintuen ilustratzaile zoragarriari. Batez ere haur eta gazteentzako ilustrazioan aritua, komikigile, kartelgile, pertsonaien diseinatzaile eta ilustrazioko irakasle ere izan zen. Dohain handia erakutsi zuen akuarelen erabileran eta gehienbat baliabide honen bidez garatu zuen bere artea, bere estiloa ederki irudikatuz: fina, adierazkorra eta arte tradizionalarekiko maitasun handia dariona. Erakusketa azken hamarkadan egin zituen ilustrazioen originalek osatzen dute, gehienak argitaragabeak. Bizitzaz, alaitasunez eta kolorez betetako sorkuntza hauen bidez, Mairen barne mundu oparoaren zati bat ezagutu ahal izango dugu.
Irun eta Bartzelona artean bizi izan zen. Ilustrazioa ikasi zuen Gasteizko Diseinu Eskolan eta Bartzelonako Escola Joson, baina autodidakta gisa garatu zuen bere artea. 2011z geroztik, ipuinak, haur eta gazteentzako liburuak eta komikiak ilustratu zituen hainbat bezerorentzat, Norma Editorial, Larousse, Bromera, Dibbuks eta SM, besteak beste, honako obra hauekin: El paseo de los sueños, Mi abuela no se recuerda de mi nombre, Printzesa eta Ergela eta beste asko. Prix Espoir (Chambéry) eta Premières Planches (Marseilla) sariak irabazi zituen El paseo de los sueñosengatik.
Jorge Madejón
Ilustrazioa: Mai Egurza
Udal Liburutegi Nagusia
Alderdi Eder
urriak 30 – azaroak 21
astelehenetik ostirala arte: 10:00 – 20:30
larunbatak: 10:00 – 14:00 / 16:30 – 20:00


Komisarioa: Asier Mensuro
Stéphane Levalloisek (Paris, 1970), XXI. mendeko Hollywoodeko zinemako izugarrikeriaren maisu handiak, ausardiaz eta originaltasunez heltzen dio Kafkaren kontakizun honen moldaketari. Levallois kontakizunaren logika iraultzera ausartzen da, eta labezomorro antropomorfoak bizi diren mundu batetik abiatuta, gizaki bihurtzen du haietako bat.
Tratamendu grafikoari dagokionez, Levalloisek tour de force bat egiten du, eta proban jartzen ditu marrazketarako berezkoak dituen dohainak. Bere lan bakar bat ere ez da inoiz hain zorrotza izan perspektibaren dominoaren ikuspegitik. Ezta marrazkien kalitateari dagokionez ere, benetako filigrana dela esan baitaiteke. Eta, jakina, akuarela menderatzen du atmosfera eta giroak sortzeko, non argia den benetako protagonista. Marrazki hauek, azken batean, Vilhelm Hammershøiren mihiseen adinakoak dira, obra honen inspirazio-iturrietako bat, alegia.
Asier Mensuro
Ilustrazioa: Stéphane Levallois
CBA – Carlos Blanco Aguinaga Kultur Gunea
Plaza San Juan Harria, s/n (Irun)
irailak 25 – azaroak 14
asteartetik larunbata arte: 11:00 – 14:00 / 17:00 – 20:00
Erakusketaren jabea:
![]()
Laguntzaileak:

