
Zinema modu fisiko eta asaldagarri hau David Cronenberg eta John Carpenterrekin hasi, Brian Yuzna, Frank Henenlotter eta Clive Barkerrek gogoz eta erraietatik luzatu, eta muturreko bere ondorioetaraino eraman dute Julia Ducournau, Tom Six eta Coralie Fargeatek. Haien lanaren eta beste zinemagile aztoragarri batzuenaren bitartez, saiakera honek sintoma gisa aztertzen du filmen corpus zabal hori: gorputzaren zitalkeria eta metamorfosi itzela, bere fabrikazio zientifikoa eta biopolitikoa, bere inbasio parasitarioa, niaren disoluzioa.
Ilustrazioa: Daniel Martínez
Estra! Estra! Andrea! Jauna! Fantaterrorearen haurrak!
Tiratu zuen larrutik! Erauzi azala! Body horror bertan da! Body, body... Body horror! Bolumen monografiko bat haragi bizian, bularra betean! Film gordinen eta izugarrikeria kirurgikoen zorna dariola! Tripakada!