Hitzaldiak

Flop Kultura: Maritxuetik Songokura gure identitatea sortzen
Podcast

flop_kultura

Eneko eta Danel Animedon-en parte izango dira aurten, Flop Kultura podkastaren zuzeneko saio dibertigarri bat aurkezten! Haien haurtzaroan eta identitatean anime saioek izan duten inpaktuaren inguruan arituko dira gonbidatuekin batera. Euskarara itzuliak izan zirenak, zein bakoitzak bere bidetik aurkitu dituenak ere: Shin chan eta trabestismoa, Dragoi Bola eta biolentzia, Evangelion eta ikonografia erlijiosoa, eta are gehiago!

Victoria Eugenia Antzokia (Klub Aretoa) 
urriak 26 / 19:00

logo_animedon_neg

Diseñando monstruos para la pantalla
Encuentro con Stéphane Levallois

levallois_charla

Stéphane Levallois ilustratzaile frantziar ospetsua bere azken erakusketetako batzuen komisario Asier Mensurorekin arituko da zineman egin duen lanaz. Zinemaren arloan, Alien, Harry Potter, The Chronicles of Narnia eta Guardians of the Galaxy bezalako sagentzako pertsonaiak sortu ditu, beste askoren artean.

Victoria Eugenia Antzokia (Klub Aretoa) 
urriak 27 / 19:00

Del body horror al queer horror

substance

Hermenautek eta Beldurrezko Asteak argitaratutako body horrori buruzko liburuaren argitalpena dela eta, hain boladan dagoen genero hau azken urteotan hartzen ari den bideez eta queer horrorekin duen erlazioaz hitz egingo da.

Parte-hartaileak:

  • Antonio José Navarro (El cuerpo como abismo. Una exploración sobre el body horror cinematográfico liburuaren egilea)
  • María Teresa García Mora (Morena Filmseko garapen zuzendaria)
  • María Fontán (Sebastiane Saria – Gehitu)

Victoria Eugenia Antzokia (Klub Aretoa) 
urriak 31 / 11:30

Visiones del Hong Kong fantástico

hong_kong_charla

Aurten, Astearen barruan Hong Kongeko lau film proiektatzea, bi klasikoak eta bi egungoak, aitzakia ezin hobea da azken hamarkadetan han ekoitzitako zinema fantastikoaz hitz egiteko.

Parte-hartaileak:

  • Gloria Fernández & Enrique Garcelán (CineAsiako zuzendariak)
  • Frédéric Ambroisine (Hong Kongeko zineman aditua, The Black Magic with Buddharen zaharberritzea gainbegiratu du)

Victoria Eugenia Antzokia (Klub Aretoa) 
azaroak 1 / 11:30

Encuentro con Ramón Saldías

saldias

Ramón Saldías donostiar zinemagilea —Astean proiektatzen da Kárate contra mafia (1981) bere filma, Z serieko espainiar generoko zinemaren klasiko bat— Begoña del Teso kazetariarekin arituko da industriaren ertzetan egiten duen lanaz.

Victoria Eugenia Antzokia (Klub Aretoa) 
azaroak 6 / 12:00

Araña Araña