Boulevardeko kioskoa
urriak 31 / 17:00-20:00
Aurten, gure badian duela 500 urte gertatutako gertaera izugarri bat gogoratu nahi dugu. Elias Ortzi baleontziaren istorioa. 1526ko urriaren 31ko gauean gure badiatik abiatu zen. Beste zerbait bihurtuta itzultzeko. Portura itzuli zenean, tripulazioak berdina zirudien. Baina laster, gauzak aldatu ziren. Haien gorputzak puztu eta urdinxka kolorea hartu zuten. Itotakoen gorpuak ziruditen. Bizirik jarraitzen zuten hildakoak. Trainerua ere ez zen berdina. Hildako egur hura ere bizirik baitzegoen. Eta goseti. Tripulazioa kontrolatzen zuen biktimak lortzeko. Dozenaka donostiar indarrez eraman zituzten badiara. Trainerua agertu eta haien odola, haragia eta baita hezurrak ere zurrupatzen zituen. Sekretu izugarri hura jakin zenean, Ulia mendian bizi zen sorgin batengana jo zuten. Sorginak baleontziaren etsai naturala iratzarri zuen. Balea. Baina balea berezi bat, balea-mamua. Ehizatutako balea guztien espirituen zatiz egina. Eta horrela, azkenean, balea-mamuak banpiro-trainerua garaitu zuen badiaren erdian izandako borrokan. Balea-mamuari omenaldia egiteko unea iritsi dela uste dugu.
Itsasotik etorri ziren tailerrak:
Balea. Euskal Itsas Museoaren eskutik, balea ikusteko eta ulertzeko modua nola aldatu den hausnartuko dugu, balea-mamu txiki bat sortzen dugun bitartean.
Misterio lurperatuak, baina ez guztiz. Aurten ere, Grupo HALek bi esperientzia proposatzen dizkigu gure sormena askatzeko. Zertaz doaz? Horixe da misterioa, baina itsas kondairaren zaporea izango dute.
Ametsak eta amesgaiztoak olatuen azpian. Itsas hondoa mirariz beteta dago. Horregatik, Cimasubek urperatu eta horiek irudietan harrapatzeko behar den guztia erakutsiko digu. Baina, mirari horiekin batera, bada munstro erraldoi bat ere: ZABOR. Zorionez, Mater Ontzi Museo Ekoaktiboak txikiago nola egin erakutsiko digu. Eta aldi berean, BIO, parte garen bioaniztasunaren dama, zaintzen lagunduko digu.
Mugagabeko oporrak itsasoan. Zatoz gure makillaje-postura. Jar zaitez AS ARTISTen eskuetan, zure larruazalari hilotz-kutsua eman diezaioten, itsas hondotik atera berria bazina bezala.
Banpiro-trainerua vs balea-mamua Txu-Txu trenean. Igo trenera eta Pijamaman eta Deibiz Erasok naturaz gaindiko bi izakien arteko azken borroka nolakoa izan zen kontatuko dizute.
+
Kontxa pasealekua (19:30)
urriak 31 / 19:30
Balea-mamuaren prozesioa. Amaiera gisa, eta horretarako makillatu zarenez gero, A&B SHOWSen kalejiran parte hartzera gonbidatzen zaitugu. Kioskotik abiatuta, badian barrena ibiliko gara, gure balea salbatzailearen omenez. Eta babes gaitzala eskatuko diogu, badaezpada banpiro-trainerua itzultzen bada ere. Dress code gisa, itsasoa gogorarazten duten jantziak proposatzen ditugu, hala nola, zira horia.
+
Super Amara Loiolako Erribera
urriak 31 / 17:00-20:00
Gau Beltza makillaje saioa. AS ARTISTekin lankidetzan.





