"María Jiménez & Letucse: Manga eta ilustrazioa" erakusketa irekita

2025.11.03

Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 36. Asteko Euskadi Fantastikoa 21 – María Jiménez & Letucse: Manga eta ilustrazioa erakusketa irekita egongo da urriak 31etik azaroak 22ra Udal Liburutegi Nagusian (Alderdi Eder).

María Jiménezek (Irun, 1990) erizaintza ikasi zuen EHUn eta marrazkilari ia autodidakta da. Karrera amaitu ondoren, ospitalean lanean jada, lanbidearen berezko egoerak bizitzen hasi zen lankideekin batera. Hala, koaderno batean eta dibertimenduz, bere lanari buruzko komiki-zerrendak marrazten hasi zen 2015ean. 2020an, eta lankideek animatuta, digitalizatzen eta Instagramen partekatzen hastea erabaki zuen. Jaso zuten harrera ona ikusita, formatu fisikoan argitaratzea pentsatu zuen. Bost urte geroago, Entre enfermeras lanarekin, Obra Onenaren saria irabazi du bozketa herrikoiaren bidez Cómic Barcelona 2025en, eta "Interes Sanitarioko Obra" zigilua jaso ere.

Letucse (Lorca, Murtzia, 1984) Errenterian bizi da duela 15 urtez geroztik. Marrazkilari eta ilustratzaile autodidakta honek anime eta mangako pertsonaia ezagunen ilustrazio ugari egin ditu, tartean “Dragoi Bola”-tik infinitura. Akira Toriyamari omenaldia erakusketarako, Beldurrezko Astearekin lankidetzan. Bere lanen artean aipatzekoak dira, besteak beste, Lady Letus eta Assassins Panties webmangak.

Jorge Madejón (erakusketaren komisarioa)

Araña Araña