"Fernando Vicente: Beldurrezko zinemaren mitoak" erakusketa irekita

2025.11.02

Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 36. Asteko Fernando Vicente: Beldurrezko zinemaren mitoak erakusketa irekita egongo da urriak 31etik azaroak 16ra Udal Liburutegiko Ekitaldi Aretoan (San Jeronimo).

Erakusketa honek beldurrezko zinemaren film ikonikoenetako batzuetara hurbiltzen gaitu. Zazpigarren Artearen sorreratik, beldurraren generoak ekarpen handia egin dio imajinario kolektiboari ezin konta ahala pertsonaia, munstro, gaueko kreatura eta planeta honetako eta beste batzuetako izakiekin, gure amesgaizto gogokoenetako batzuen parte direnak gaur egun.

Fernando Vicentek hogeita bost film erretratatu ditu Cuando nacen los monstruos – Mitos del cine de terror (Lunwerg Editores, 2022) liburutik sortutako erakusketa honetan. Film bakoitzeko bi irudi aurkezten dira bertan: ilustrazio bat eta kartel posible bat. Drakula, Frankenstein munstroa, Norman Bates, Freddy Krueger eta Hannibal Lecter dira erretratatutako pertsonaietako batzuk.

Fernando Vicente autodidakta da, eta laurogeiko hamarkadaren lehen erdian egin zituen aurreneko ilustrazioak, Madriz eta La Luna de Madrid aldizkarietan. Urte batzuetan publizitatean aritu ondoren, joan den mendearen amaieran ilustratzaile lanari ekin zion berriro El País egunkarian eta bere gehigarrietan. Hala, nabarmentzekoak dira Babelian egindako bere kolaborazioak; haiekin Society for News Designen hiru Award of Excellence sari irabazi zituen. Bere artea Europa Viva, Ronda Iberia, Lápiz, Rock de Lux, Vogue, Playboy, Gentleman, Letras Libres, Interviú, Cosmopolitan eta DT aldizkarietan ere agertu da.

Araña Araña