2025.11.07
Deathstalker (Steve Kostanski, 2025) film luze Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 36. Asteko Ikusleen Saria irabazi du. Astea Antzoki Zaharrean amaituko da gau honetan Primate (2025) pelikularen proiekzioarekin.
PALMARESA
Ikusleak
Deathstalker (2025). Steve Kostanski. Kanada-AEB
Borbulha (2025). Fernando Alle. Portugal
Lucus (2025). David Fidalgo. Espainia
Pobre Marciano (2024). Alex Rey
Epaimahaia
Come Sit With Us / Ära ole uhke (2024). Elis Rumma. Estonia
Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 36. Asteko Film Laburren Nazioarteko Lehiaketako epaimahaiak, Mery Cuesta, Gloria Fernández eta Miquel Pastor kide dituenak, Film Labur Onenaren Epaimahaiaren Saria Come Sit With Us filmari ematea erabaki du, emakumearen sumisioa eta belaunaldiarteko bere garrantzia irudikatzeko duen ahalmen metaforikoagatik, eta generoko zinema kritika eta aldarrikapen soziala egiteko baliabide ona dela agerian uzteagatik.
Mater Benefacta (2024). Marc Riba & Anna Solanas. Espainia
Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 36. Asteko Film Laburren Nazioarteko Lehiaketako epaimahaiak, Mery Cuesta, Gloria Fernández eta Miquel Pastor kide dituenak, Europako Fantasiazko Film Labur Onenaren “Zilarrezko Méliès” saria Mater Benefactari ematea erabaki du, Espainiako historiaren pasarte gaitzesgarri bat erretratatzeko estetika eta hizkuntza doi batez baliatu eta ahanzturaren aurkako tresna gisa duen ahalmenagatik.
El fantasma de la Quinta (2025). James A. Castillo. Espainia
Depredador (2024). Javier Fesser
Olentzerori eskatu nion (2025). Amaia San Sebastián
Silencio (2025). Eduardo Casanova. 2025
Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 36. Asteko Urrezko Blogoak kritikaren saria ematen duen epaimahaiak, Iker Casado (Casado con el Cine), Santi Serrano (Revista Young España), Mikel Peña (RavenHeart), Amaia Egüés (Atemporalia) eta Manuel Aguilar (CineDePatio) kide dituenak, erabaki du saria Silencio filmari ematea, egilearen originaltasuna eta jarrera lotsagabea alde batera utzi gabe, drama sozialaren eta banpirismoaren arteko hari gidari gisa odolaz baliatzeagatik; izan ere, horrek ematen dio freskotasuna genero fantastikoari, hiesaren estigmen inguruan mezu oso zuzena helarazteaz gain..
Pantxineta Endemoniata