Beldurrezko Asteko kale jarduerak bertan behera

2026.10.30 [13:45 h.]

Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Asteak, Urdako tren-istripuaren biktimekiko eta haien familiekiko errespetua eta elkartasuna adierazteko, larunbat arratsalderako, hilak 31, Boulevardean aurreikusita zeuden Gau Beltzaren kaleko jarduerak bertan behera uztea erabaki du.

Txu Txu trenaren ohiko bidaia beldurgarria igandean, 12:15etan, egingo da eta kalejira ostiralean, hilak 6, Beldur Astearen amaiera ekitaldiaren aurretik.

Antzokietako gainontzeko proiekzio eta jarduera guztiak mantenduko dira.

HARREMANETARAKO:

Carlos J. Plaza   (639 89 36 74)

Araña Araña