II Komiki Jardunaldiak
Zientzia fikzio eta fantasiazko komikiaren antologia
Zientzia Fikziozko eta Fantasiazko nazioarteko komikigintzaren sail, pertsonaia eta egile adierazgarrienen erakusketa zabala. Flash Gordon -etik hasi eta Marvel eta DC etxeetako heroia ezagunetaraino, Hayao Miyazaki komikigile eta zinemagile japoniarretik ( Nausicaa ) Jean Girauden alter ego-raino (Moebius) eta bere Arzach edo El garaje hermético komiki ahaztezinetaraino.
Erakusketa honetan generoko obra gailenak barne hartu dira, esate baterako Unknown Worlds of Science Fiction , Heavy Metal , Metal Hurlant edo Epic Illustrated argitalpen mitikoak. Era berean, ekialdeko manga generoaren klasiko handiak ere ordezkatuta agertuko dira, baita bande dessinée frantsesaren lan ahaztezinak edo heroia galaktikoen komiki zerrenda britainiarrak, adibidez, Jeff Hawkerenak. Panelez panel egile mitikoak gogora ekarriko ditugu, besteak beste, Winsor McCay, Jack Kirby edo Alberto Breccia, eta horiekin batera azken urteotan generoan nabarmendu diren egileak, besteak beste, Maruo Suehiro, Regis Loisel edo Horacio Altuna.
Euskadi fantastikoa I
Donostiako Komiki Jardunaldiak euskal komikiaren lehenaldiari, orainari eta etorkizunari eskainitako erakusketei hasiera eman die, zehazki fantasiazko generoan beren arrastoa utzi duten egileei.
Lehenengo edizio honetan bi egile ezagun eta arrakasta handikoenen obraren erakusketa zabala aurkeztuko dugu. Batetik, José Ángel Labarirena (Jali izenez ezaguna), A Berta le atormenta la tormenta edo El niño miope lan bikainen egilearena, 1977an jaiotako nafar honek sortutako unibertso iradokitzailea eta irudimen handikoa erakusteko. Bestetik, Iñaki G. Holgadorena (Donostia, 1973), Homocánido zoragarriari esker Espainiako fantasiazko komikietako mitoen sortzaile handien artean dagoelarik.
Gainera, espazio bat eskainiko zaio komikien Xabiroi aldizkariari, oraingo euskal egile onenetako batzuk bilduz Ikastolen Elkarteak Euskadin argitaratzen duen aldizkariari.
30 urte Carlos Megliarekin: heroiak eta antiheroiak
Ilustratzaile eta komiki egile gisa bete dituen 30 urteak ospatzeko, Carlos Megliaren (Buenos Aires, 1957) lan joriaren errepaso sakona eta zehatza egingo dugu erakusketa honen bitartez. Argentinan izen nabarmenetako bat da azkeneko hamarkadetako komikigintzan, eta zalantzarik gabe nazioartean ospe handienetakoa lortu duena Cybersix –fantasiazko komikiaren funtsezko obra–, Irish Coffee edo komikiaren eta herri kulturaren ikonoen inguruan ( Star Wars , Tarzan edo Superman ) orain egiten ari den bertsioen arrakastari esker.
Hainbat sariren irabazle, besteak beste Caran D´Ache famatuarena Erroman (1995), Meglia 70eko hamarkadaren erdialdera hasi zen ilustratzaile eta komikigile gisa Argentinako zenbait argitalpenetan ( Péndulo , Satiricón ). Aipatzekoa da Carlos Trillo gidoigilearekin izan duen lankidetza emankorra, telebista formatura behin baino gehiagotan eraman izan diren obrak egin baitzituen harekin. Izan ere, El libro de Gabriel -en egilea urteak aritu zen eremu horretan lanean Hannah-Barbera ekoizpen etxe mitikoaren bitartez. Eta orain gauden mende berri honetan, Megliak major iparramerikarretarako lankidetzan aritu da punta-puntako lan batzuetan: Elektra , WildCATS , Crimson edo Altzairuzko Gizona album berri eta arrakastatsuan. Orain sail eta obra berriak garatzen ari da, Crisse edo Jodorowsky famatuekin lankidetzan.
Arthur Suydamen gogoan barrena
70eko hamarkadan hasi zenetik Arthur Suydam aitzindari izan zen pintura klasikoa komikian barneratzen. Bere lanak industria bizkortzen lagundu zuen, 80ko hamarkadaz geroztik Estatu Batuetan komikiak izan zuen berpizkundeari bide eman zion ikuspegi artistiko berria eskainiz. Suydami, gaur egun nazioarteko museo eta jaialdi nagusienetan errebindikatzen ari diren irudietako bat izanik, komikia, ilustrazioa eta, azken finean, artea lantzen egin duen ibilbideagatik merezi duen omenaldia egingo diogu.
New Jerseyn 1958an jaioa, Suydamek argitalpen, liburu, serie edota pertsonaia ugarietan parte hartu izan du testuak, gidoiak, ilustrazioak eta komikiak eginez. Tarzan , Conan , Aliens , Batman edo Predator bezalako komiki ezagunetan ez ezik argitalpen mitikoetan ere agertu izan da bere lana ( Heavy Metal , Epic Illustrated , etsipenez oroitzen dugun Creepy ...), eta arrakasta handia izan du El viento entre los sauces haurrentzako klasikoa ilustratzen nahiz bere sorkuntza probokatzaileak eta berritzaileak egiten ( Mudwogs , Cholly & Flytrap ), mugak hautsiz eta artista eta idazle komertzialek irakurlego helduago batentzat obrak sortzeko bidea eginez.