Erakusketak
Mozorroaren atzean.
Sergio Stivalettiren efektu bereziak
Sergio Stivaletti efektu berezietako eta makillajeko Europako espezialista gailenetakoa da inolako zalantzarik gabe, eta hogei urte baino gehiago daramatza alor horretan lanean.
1957an jaio zen Erroman, eta bere karreran generoan diharduten Italiako zuzendari nabarmenetako batzuekin aritu izan da elkarlanean, horien artean aipatzekoak izanik Dario Argento - Opera (1987), El síndrome de Stendhal (1996) edo Il fantasma dell'Opera (1998), besteak beste-, Michele Soavi - El engendro del diablo (1989), La secta (1991) eta Mi novia es un zombi (1993)- eta Lamberto Bava - Demons (1985), Demons 2 (1987)-.
Gainera, Terry Gilliam ( Las aventuras del barón Munchausen , 1988), Juan Piquer Simón ( La grieta , 1989), Roger Corman ( Frankenstein Unbound , 1990) eta Gabriele Salvatores ( Nirvana , 1996) zuzendarien pelikuletan lan egin du.
1997an film luzeak zuzentzen hasi zen, aurrenekoa Maschera di cera izanik, Astearen VIII. edizioari hasiera eman ziona. Joan den urtean gure artean izan genuen berriro hark zuzendutako bigarren pelikula, I tre volti del terrore , aurkezteko.
Familiaren altxorrak
Pedro Usabiaga
2002ko Astean ikusteko aukera izan genuen No profanar el sueño de los vivos erakusketaren bigarren emanaldia.
Suspentse, thriller eta fantasiazko eta beldurrezko filmetan lan egiten duten pertsonaiek (antzezleek eta zuzendariek) osatutako erakusketa da, etxe bakoitzeko onenek, hasi Barbarella (John Phillip Law) filmeko aingerutik eta John Carpenterren aktore fetitxeak (Kurt Russell), serieko hiltzaileak eta jokabide aztoratua duten zuzendariak, esaterako Guillermo del Toro, Gaspar Noé edo François Ozon, tartean direla. Bizimodu lasaia daramaten emakume gazte ugari ere agertzen da, hiltzaile bati baino gehiagori aurre egin behar izan diotenak, besteak beste Angela Bettis edo Deborah Kara Unger. Baita El señor de los anillos (Viggo Mortensen) sagaren protagonista eta La guerra de las galaxias -eko heroia ere.
Astean estreinako aldiz ikusi ahal izango ditugun zuri-beltzeko 30 argazki dira.