FANTASIAZKO ETA BELDURREZKO ZINEMAREN XVII. ASTEA.
Asteak David Cronenberg zuzendari kanadarrari eskainiko dio aurtengo atzerabegirakoa, inolako zalantzarik gabe azken hiru hamarkada hauetako fantasiazko generoan izan den irudi gailenetakoari alegia. 1943an jaio zen Toronton, hirurogeiko hamarkadan zinema munduarekiko interesa erakusten hasi zen, eta hamarkadaren bukaeran bere lehenengo bi filmak zuzendu zituen, Stereo (1969) eta Crimes of the Future (1970), underground lanak. 1975ean bere lehenengo pelikula komertziala aurkeztu zuen, Shivers, eta ondoren Rabid (1977) eta The Brood (1979) zuzendu zituen, beldurrezko generoaren barruan eredu bihurtuko zutenak. The Dead Zone (1983), Stephen Kingen arabera, The Fly (1986), Kurt Neumannen klasikoaren remake-a, Dead Ringers (1988) eta duela gutxi zuzendu duen A History of Violence (2005), beste askoren artean, oraingo zinemaren barruan zuzendari gailenenen artean kokatu duten filmak dira, baita munduko fantasiazko irudi handienetakoen artean ere. Atzerabegirakoarekin batera liburu bat argitaratuko da. Bere film luze guztiak proiektatuko dira.


  • Stereo (1969)
  • Crimes of the Future (1970)
  • Shivers (1975)
  • Rabid (1977)
  • The Brood (1979)
  • Fast Company (1979)
  • Scanners (1981)
  • Videodrome (1983)
  • The Dead Zone (1983)
  • The Fly (1986)
  • Dead Ringers (1988)
  • Naked Lunch (1991)
  • M. Butterfly (1993)
  • Crash (1996)
  • eXistenZ (1999)
  • Spider (2002)
  • A History of Violence (2005)
  • David Cronenberg

    DONOSTIA KULTURA Konstituzio Plaza, 1 20003 Donostia - San Sebastián (SPAIN)
    Tel.: (34) 943 48 11 57/97 - Fax: (34) 943 43 06 21 E-mail: cinema_cinema@donostia.org