2001eko Beldurrezko Astean bere ilustrazio lanak erakutsi ondoren, Jack Mircala berriro izango dugu gure artean zinemaldiaren XVII. edizioan. Aurreko aldian tintaz egindako bere marrazki barroko eta arreta handikoekin gozatu ahal izan genuen eta, oraingo honetan, bere lanaren fazeta ezagunena erakustera etorriko zaigu: kartoi mehez egiten dituen maketa bolumetrikoak, bere ipuinak eta besterenak ilustratzeko erabiltzen dituenak.