

![]() |
|
![]() |
Gabe Bartalos estatubatuarra ia bi hamarkada daramatza makillajearen efektu berezietan lanean. Frank Henenlotterrekin aritu zen elkarlanean Frankenhooker-en eta Basket Case-ren bigarren eta hirugarren emanaldietan, baita La noche del duende (Leprechaun) eta dagozkion bost sekueletan ere. Gainera, Little Witches, Slaughter of the Innocents eta The Creeps pelikuletan lan egin du. Duela gutxi Matthew Barney artista eta zinegilearekin lanean aritu da The Cremaster Cycle multimedia proiektuan. 2002an estreinatu zen zuzendari gisa Skinned Deep film luzearekin. Eskulturen, argazkien eta pelikuletako irudien bidez aztertuko dugu Gabe Bartalosen jarduna, azken urteotan Iparramerikako beldurrezko zinemaren irudi zirraragarri eta ahaztezinen sortzaile dela kontuan izanik. |
![]() |
|
![]() |
Antonio Graell (Madril, 1962) sadomasokismoaren munduan barrena sartu da argazki sorta honen bidez. Esperimentazio pertsonal gisa hasitakoa zuri-beltzeko argazki hauen erakusketa publiko bihurtu da erotismoaren alderdi hau errebindikatzeko, sexualitatearen osagai bat gehiago den aldetik, ordea. Elkar onartzea, gozamena eta bi sexuetatik bat ere nagusitzen ez dela aditzera ematen duten irudiak sail osoan zehar errepikatzen den konstantea direla esan daiteke. |
![]() |
|
![]() |
Aker, akelarreko deabrua, noraezean dabil kaleetan zehar. Bera eta bere atzetik segizioan doazen perkusionistak herrietatik eta hirietatik dabiltza. Zuzeneko musikaz, pirotekniaz eta sekulako efektu bereziez osatutako ikuskizuna. Esku bat danborraren gainean dutela eta bestea probokazioan, halaxe sortu da Deabru Beltzak-en proposamen berria. Danborrak dardarka, kaleak piztuta. Deabru Beltzak, Kaleko Antzerkia, 1996an sortu zuten Euskal Herriko talde profesional desberdinetako aktoreek eta aktoresek. Harrez geroztik 6 muntaia, 600 emanaldi baino gehiago, eskariz egindako 23 ikuskizun, hirietako jaietako 12 zuzendaritza-lan egin dituzte eta mundu guztiko hamar antzerki talde baino gehiagorekin aritu dira elkarlanean. |
![]() |
|
|
G.R.A.A.L.L. (Groupement Rural d’Action Artistique de Libération Ludique). Planeta gehiegi berotu da eta egoera horretatik ihesi, hiru Youcek, emaitza onik ekarriko duenik ziurra ez izan arren yac eta Yeti gurutzatzetik sortutako izaki mitikoek, beren artzain Yuocmynsen begirada arretatsua gainean dutela, etenaldi bat egin dute Yuoclund mesetatik abiatuta (Txina eta Mongolia arteko mugan) egiten ari diren bidaia luzean. Gure munduarekin elkartu nahian dabiltzan nomadak gure begi dibertigarrien azpitik barneratu dira: beren jokoek, dantzek, jolasek, erritoek, umorez eta samurtasunez aditzera ematen dizkigute bizitzeko duten filosofia eta metodoa. Jantzien itxura ikusgarri eta errealistatik eta makuluen gainean ibiltzearen emaitza fisikotik harantz, Youcs lanaren asmoa hauxe da, unibertso armoniatsua sortzea eta poza eragitea. |
![]() |
|
![]() |
|
Maltzurra gure hirira dator Beldurrezko Astean. Giza estatua bihurtuta, Donostiara bertaratuko da kaleak girotzeko eta hiritarrei laster gertatuko denaz ohartarazteko.
|
|