"Paul Naschy – Autobiografia bat iruditan" erakusketa Beldurrezko Astean

La venganza de la momia

2019.07.18

Okendo KE / urriak 26 – abenduak 14

Komisarioa: Antonio Busquets (Flash-Back Producciones)

Erakusketa hau, dudarik gabe, Paul Naschyk (Jacinto Molina Álvarez, 1934-2009) bere bizitzan eta lanbidean izan zuen ibilbideari inoiz egin zaion aitortza zabalena eta osatuena da. Bere familiak erakutsitako konfiantzari esker ‒haren alargun Elvira Primavera eta Sergio eta Bruno semeak‒ omenduaren artxibo pertsonala lagako da erakusketarako. Hala, aurretik inoiz ikusgai egon ez diren materialak ikusi ahal izango dira, haren scrapbook zoragarriak eta idazmahaia, besteak beste.

Erakusketak osorik biltzen du bere karrera joria: bere aurreneko lanak disko-azaletako ilustrazio bikainen sortzaile gisa, poltsikoko nobelen autore gisa izan zuen etapa labur eta bitxia, halterofilian egin zuen karrera arrakastatsua noski, eta bere azkeneko agerraldiak pantaila handian. Jakina, Espainiako zinemari egin zion ekarpen izugarri handia eta ahaztezina izango da erakusketaren muina, bere lan oparoan oinarritua: hogei pelikula baino gehiago zuzendu zituen, hainbat eta hainbat gidoi eta ehunetik gora kreditutan ageri da aktore gisa, eta zenbait hamarkadatan, hirurogeiko urteetatik hasita, hezurmamitu zituen beldurrezko zinema klasikoko mito gailenak; bera ere generoko mito bilakatzeraino, nazioartean errespetatua eta txalotua.

Erakusketak, gainera, lehen aldiz aurkeztuko ditu artistaren eta berarekin lan egin zuten profesionalen ‒atrezzo, jantzi, makillaje, efektu berezi eta abarreko sailetakoak‒ biltegietako eta artxiboetako edukiak. Enpresa eta izen mitikoek ‒besteak beste, Vázquez Hermanos, Cornejo, Molina FX edo Julián Ruiz, Miguel Sesé, Ángel Luis de Diego eta Fernando Florido makillatzaileak‒ eta ilustrazioak, istorietak, diseinuak, kartelak eta bozetoak, José Sanchis, Gumersindo Andrés López, Jano, Antonio Gracia José "Pierrot" eta beste hainbat eta hainbat autore ahaztezinek sortuak.

Araña Araña