Cartel de la 17 semana de cine fantastico y de terror

Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Asteak hamazazpigarren edizioa beteko du aurten. Aurreko urteetan bezala, Antzoki Zaharrean (Astearen egoitza), Príncipe Zinemak eta Kursaal Auditorioan proiektatuko dira pelikulak. Programazioak hainbat sail biltzen ditu. Batetik, Film Luzeen Sail Ofizialak 24 pelikula aurkeztuko ditu aurten, eta horietatik 16 Publikoaren Saria lortzeko (6.000 €) arituko dira lehian. Film Laburren Sail Ofizialean hainbat film labur handi eskainiko dira, 16 film guztira, eta horietatik 13 lehian arituko dira (bi sari emango dira film labur onenarentzat: Publikoaren Saria eta Nazioarteko Epaimahaiaren Saria), inolako zalantzarik gabe Asteak egin duen apustu nagusietakoa izanik. Aurten, gainera, Espainiako film laburrei eskainitako lehiaketa izango dugu berriro, oraingo honetan publikoak emango duen saria lortzeko aurkeztutakoak. Edizio honetako atzera begirakoa David Cronenberg kanadarrari eskaini zaio, azken hamarkada hauetan generoan izan diren maisu handietako bati. Aurreko edizioetan bezala, generoko pelikula klasikoak kopia bikainetan berreskuratuko dituen sail bat izango da. Eta txikienentzat, Kutxaren babesari esker, bi proiekzio berezi eskainiko dira: Harri magikoren bila eta Cristobal Molon. Bestalde, III. Komiki Jardunaldia garatuko da Astearen barruan. Eta, urtero bezala, beste jarduera osagarri batzuk izango dira: kaleko antzerkia, erakusketak... eta beste hainbat ekintza.

DONOSTIA KULTURA Konstituzio Plaza, 1 20003 Donostia - San Sebastián (SPAIN)
Tel.: (34) 943 48 11 57/97 - Fax: (34) 943 43 06 21 E-mail: cinema_cinema@donostia.org