Argitalpenak

David Cronenberg: Los misterios del organismo
Aurten David Cronenbergi eskainitako atzera begirako zikloaren osagarri gisa, Asteak, bere liburu-bildumaren barruan, David Cronenberg: Los misterios del organismo kaleratu du, Quim Casasek koordinatuta. Liburuak sakon aztertzen du zinemagile kanadarraren lana. Borja Crespo, Roberto Cueto, Rubén Lardín, Antonio José Navarro eta Sergi Sánchez ditu Casasek lagun, azken hamarkada hauetan fantasiazko generoan izandako zuzendari gailenetako baten unibertsoan barrena egindako bidaia honetan.

2001 Maníacos
Europa osoan esperientzia luzeena bildu duen beldurrezko, zientzia fikziozko eta erotismoko fanzineak Astearekin elkarlanean jarraitzen du zenbaki berezi bat kaleratuz. 84 orrialde, munstroez, mutanteez eta ezohiko izakiez beteak. Esklusiban egindako elkarrizketak (Jan Švankmajer, Koldo Serra, Nacho Cerdá), David Cronenberg, Don Coscarelli, Takeshi Miikeri buruzko artikuluak, Halloween Gaua eta Bernie Wrightson eta Paco Alcázar marrazkilariak. Betiko pelikula entzuteaz asper-asper eginda bazaude, irakur ezazu 2000 Maniacos. Umore senik ez duzuenek ez irakurri.

Flash-Back
Laugarren urtez segidan, Ediciones Flash-Back Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Astearekin elkartu da III. Komiki Jardunaldiari eskainitako zenbakia kaleratzeko. Bertan topatuko dugu Bernie Wrightsonen bizitzari eta lanari buruzko saiakera luzea, haren inguruan inoiz bildu izan den checklist osatuenarekin batera. Gainera, aurten izango diren gainerako erakusketak ere bildu dira: Paco Alcázarri eskainitakoa eta Fantasiazko Euskadiren emanaldi berria, Juan Luis Landaren eta Marko Armspachen lana ikusgai jarri duena.

 

2. Nazioarteko Karaoke Lehiaketa

Joan den urtean lortutako arrakasta handiaren ondoren, Nazioarteko Karaoke Lehiaketa izango dugu berriz ere Donostian. Abesti arinaren zaleentzat, Astean beren ahots-arteak eta bestelako gaitasun artistikoak erakutsi nahi dituzten guztientzat, Antzoki Zaharreko proiekzioez aspertuta dauden eta beren bizitzan bide berriak urratu nahi dituzten pertsona horientzat guztientzat. Aukera paregabea duzue hau. Azaroaren 2an, ostegunean, gauerdiko 00:00etatik aurrera, Staff Kafe-Antzokian. Klasiko bihurtzeko asko falta ez zaion gertaera berezi honen bigarren edizioa.

 

 

 

DONOSTIA KULTURA Konstituzio Plaza, 1 20003 Donostia - San Sebastián (SPAIN)
Tel.: (34) 943 48 11 57/97 - Fax: (34) 943 43 06 21 E-mail: cinema_cinema@donostia.org