Drakomakia

Drakomakia
L’Avalot

Maddock doktorea mundua konkistatzen saiatuko da berriro. Zientzialari eroa erritual bat egin nahian dabil, herensugeen kondairekin, dinosauroen hezur zaharrekin eta sakrifikatutako dontzeilekin zerikusia duena. Erritual horrek ez du atarramentu onik izango seguru, baina saialdi horretan sorrarazitako leherketak, txinpartak eta sugarrak ikusgarriak izango dira benetan.

Meatzeko bagoitxo batetik doktorearen laguntzaileak hezurrak ateratzen eta haiekin dinosauro antzeko bat muntatzen aritu bitartean hasiko da guztia. Azkenean, hiru dinosauro-eskeleto muntatzea lortuko dute, eta ibiltzen hasiko dira…

 

Encore Pluvieux

Encore Pluvieux
Bouldegom’Théâtre

Pertsonaia kuttunak, zentzugabeak, dibertigarriak, erakargarriak baina inoiz ere ez oldarkorrak… Harrituta utziko gaituzte gure artean ikusiko ditugunean. Isilpean dabiltza noraezean 3 metroko garaiera nabariarekin. Hospiziotik ihes egin dute zuzenean, eta pasieran dabilen jendearen artean sartu dira zaharren jakin-min berezi hori erakutsiz. Zaharrak izan arren egonezin, han eta hemen dabiltza isilgordean era guztietako bihurrikeriak eginez… edo besterik gabe banku batean eserita denbora pasatzen ikusiz.

 

Ane Miren

Dulces sueños
Ane Miren

"... Batzuetan ametsak hain dira errealak... ez baitakit ametsak ote diren... Batzuetan, lozorro egon arren... nekatuta, oso nekatuta jaiki naizelako halako sentsazioa izaten dut...".

 

 

DONOSTIA KULTURA Konstituzio Plaza, 1 20003 Donostia - San Sebastián (SPAIN)
Tel.: (34) 943 48 11 57/97 - Fax: (34) 943 43 06 21 E-mail: cinema_cinema@donostia.org