
Hideshi Hino: Erakusketa
	    Hideshi Hino 1946an jaio zen 
        Manchuria-n, hain zuzen Bigarren Mundu Gerra amaitu 
        eta hurrengo egunean. Zinemaren munduan, berak zuzendu ditu Flowers of Flesh and Blood / Chiniku no 
        hana (1985) eta Mermaid in the Manhole / Manhoru 
        no naka no ningyo (1988), Guinea Pig kultuzko serie ultragorekoak, 
        baina komikiaren munduan lortu du bere talentua bere osotasunean islatzea. 
        Komikiaren munduan, beraz, bereak dira The Bug 
        Boy, The Red Snake, Panorama of 
        Hell, Living Corpse edo Zoroku's 
        Disease bezalako komiki mangak (gure herrialdean Ediciones 
        La Cúpula argitaletxeak argitaratu ditu 
        guztiak). Gaur egun lanean jarraitzen du oraindik 
      eta beldurrezko mangaren egilerik bikainenetako bat dela esaten da. 

Victoria Francés: Erakusketa
	    Victoria Francés-ek badu zerbait berezia. 
	    Bere marrazkien eskutik mundu onirikoak eta paisaia liluragarriak ezagutzeko parada 
	    dugu; segur aski, bere haurtzaroko zati handi bat Galiziako basoetan igaro izanak eragin 
	    handia izan du bere marrazkietan, eta eragin 
	    handia izan du bere marrazkietan, halaber, genero gotikoaren lan ezagunetan ikus daitekeen 
	    giroa ezagutu zuenean sentitutako harridura handiak. Eta hori guztia garbi ikus 
	    daiteke Francésen lehen lan irudidunean, Favole lanean hain zuzen ere: Verona, Genoa 
      eta Venezia bezalako hiru hirietan barnako oroitzapena. 
Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astea dela eta, Donostian Francési buruz antolatu den erakusketa monografikora hurbiltzen den bisitari orok ezagutu ahal izango du egile honen eskuaren pultsu fina. Erakusketa osatzen duten marrazkietan ikus daiteke xehetasunak asko zaintzen dituela, teknikak eta elementu artistikoak kontu handiz nahasten dituela efektu jakin bat lortzeko eta, nahiz eta erabiltzen duen paperaren tamaina txikia izan (Din A4), zalantzarik gabe artelan bikainak egiten ditu Francések: paradisu goibelak eta ederrak, aingeruak zein deabruak izan daitezkeen pertsonaiak... guztiak islatzen ditu paper zati batean, ezagutzen ez denaren edertasuna erakutsi nahian.
	  Euskadi Fantastikoa III: Erakusketa
Donostiako Komikiaren aurreko Jardunaldietan egin den moduan, hirugarren edizio honetan bi marrazkilari ospetsu eta izen oneko aukeratu dira jardunaldien ardatz gisa, hain zuzen ere: Raquel Alzate eta José Ángel Lopetegi. Bi egileek Euskadiko, Espainiako eta Europako hainbat herrialdetako aldizkarietan egin dituzte argitalpenak, nahiz eta euren lanik gehienak gure herrialdean argitaratu diren. Ohikoa den moduan, estilo desberdineko bi egile aukeratu ditugu oraingoan ere. Errealista eta akademikoa da Alzate eta karikatura zalea eta dinamikoa, berriz, Lopetegi. Haatik, biak dira marrazkilari eta istorio kontalari bikainak.
Semana de Cine  Fantástico y de Terror. Unidad de Cine. 
Donostia Kultura. Teatro Victoria Eugenia. Reina Regente 8,  4º. 20003 Donostia- San Sebastián
	    Tel.: (34) 943 48 11 57/97 - Fax: (34) 943 43 06 21 E-mail: cinema_cinema@donostia.org