Criaturas de la noche Morboria

Criaturas de la noche
Morboria

Pertsonaia ilun eta misteriotsuak, Gaueko Jauna, Saguzar Errege, bere zaldi ikaragarriaren gainean doan Piztien Jauna, bururik gabeko izakia eta abar gidari dituztela… Gaueko izakiak dira, errealak eta mitologikoak, eta andana misteriotsu bat osatzen dute, xelebrea eta esperpentikoa. Narrasti handiak hiriko biztanleak izutzen ditu bere ibilkera mantsoaz. Saguzarren urduritzeko moduko begirada putre sarraskijaleei kontrajartzen zaie. Guztiek ere harrapakina bilatzen dute… Hontzak arretaz behatzen duen bitartean, Heriok sega zorrozten du bere unea noiz iritsiko... Deabru txoroen samalda batek Luzifer handia laguntzen du, Baal zaldi fidela eta bere segizioa ondoan dutela, eta ikusleak liluratuta geratzen dira, haien dantzen gehiegikeria eta alberdaniara lerratzen dira, malabare, ke eta su artean.

 

The Rocky Horror Picture Show

The Rocky Horror Picture Show
Dramakuin

The Rocky Horror Picture Show kultuko filma eta ikuskizun mitiko bihurtuta heldu zaigu gaurdaino. Richard O'Brienek konposatu zuen, eta antzerki musikal moduan estreinatu zuten 1973n. Haren arrakastari esker, urte pare bat geroago, istorioak pantaila handira jauzi egin zuen. Filma 75 urtearen amaieran estreinatu zen; bere zinemako arrakasta, ordea, antzerkiko diru-sarrerak baino askoz txikiagoa izan zen hasieran. Aldiz, denboraren poderioz, parerik gabeko fenomeno bihurtu zen: ehundaka fan, ahoz ahokoari esker, astero joaten ziren goizaldeko saioetan egiten ziren emanaldietara. Gero eta gehiago, gainera, ikuskizunean parte hartzen zuten.

Dramakuinek azken hamarkadetako ikuskizun ospetsuenetako bat aurkeztuko du Donostian: The Rocky Horror Picture Show.

 

 

Berpiztuak

Berpiztuak
Goloka

Bizitza hau utzi duten hiru pertsonaiak patuaren kontra matxinatu dira. Parranda, ardo eta dibertsioaren zaleak dira, eta heriotzari ihes egitea erabaki dute, bizitzak ematen dituen plazerez berriz ere gozatzeko. Kursaaleko bisitariak haien txantxa eta dantzen lekuko izango dira.

 

LosDelGás

LosDelGás

Langabezian dauden hainbat musikarik, mota desberdinetako taldeak utzi dituzten iheslariek, irabazi asmoko musika talde bat sortzea erabaki dute, "PASTA YA" ("DIRUA ORAINTXE") lema aukeratu eta LosDelGás izengoitia jarri diote taldeari. Nazkatuta daude mota orotako artisten esanetara egoteaz eta ezer egin gabe bizitzea gustatuko litzaieke, lanik egin gabe alegia.

Zirkua, Marx anaiak, rock&rolla, antzerkia, eta abar maite dituzte eta musika estilo desberdinak interpretatzen dituzte, errealitatea ikuspegi azido batetik begiratuz.

Planetako lekurik ezkutuenetatik iritsi dira LosDelGás taldeko kideak, hain zuzen ere: Javier Area (bateria), Ritxi Salaberria (baxua), Sergio Callejo (gitarra), L.M. Moreno "Pirata" (ahotsa eta hainbat) eta Gorka Aginagalde (ahotsa eta hainbat).

 

 

LosDelGás

Y compañía

Gurutze Beitia, Gorka Aguinagalde, Luis Mari Moreno (Pirata), Iñaki Rodaballo, Iñigo Salinero (Chaflas) eta Gema Martínez, laguntxo ugarirekin batera, Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astera hurbildu dira aurten, ikusle guztiei une atsegin bat pasarazteko, eta, hurbiltzen bazara... zuk ere ondo pasako duzu.

 

 

 

Semana de Cine Fantástico y de Terror. Unidad de Cine.
Donostia Kultura. Teatro Victoria Eugenia. Reina Regente 8, 4º. 20003 Donostia- San Sebastián
Tel.: (34) 943 48 11 57/97 - Fax: (34) 943 43 06 21 E-mail: cinema_cinema@donostia.org