Viaje fantástico. COlección Maite Minguez Ricart

Colección Maite Mínguez Ricart
Tf.: 93 238 40 30
Fax: 93 238 40 31
magutierrez@coleccionmaiteminguez.com
www.coleccionmaiteminguez.com

Inoiz amestu al duzue bizikletaren gainean hegan egiten duzuela E.T. filmaren eszena mitiko hartan bezala? Edo Star Wars filmeko jediak zaretela Darth Vaderren aurka borrokan? Nork ez du irudikatu Freddy Kruegerrek bere gakoarekin erasotzen duela edo Jasonek zati txikitan mozten duela bere matxetearekin? Fantasiazko eta beldurrezko zinemak mota orotako ikusleak erakarri ditu betidanik eta eragin handia izan du gu guztion irudimenean.

Maite Mínguez Ricart Bilduma duela 20 urte sortu zuten Maite Mínguezek eta Luis del Valek. Gaur egunera arte genero orotako zinemako 1.800 objektu bildu ditu eta, erakusketa honetan, fantasiazko zinemari buruz duen atala ikus daiteke, 100 objektuk baino gehiagok osatzen dutena.

Pieza oso ezagunak ikus daitezke: lehenengo Batmanek (Michael Keaton) erabili zuen maskara, Supermanen kriptonitazko beira zatia edo Edward Scissorhands pertsonaiaren esku famatuak dira, besteak beste, bisitariak "fantasiazko bidaia" honetan egin dezakeen ibilbidean ikus ditzakeen hainbat objektu.

Ondo ibili bidaia honetan...!

 

 

El cine de terror USA años 70 en carátulas de video

Imagen D.E.A.T.H
Ap. de Correos 666
45080 Toledo
Tf.: 666 50 95 19
www.imagendeath.com

Film klasikoek, kultuzkoak zenbait eta ia ezezagunak besteak, osatzen dute beldurraren eta fantasiaren inguruan egindako film eta thriller-en bideo karatulen aukera hau. 1970eko hamarkadan Espainian editatutako 51 produkzio amerikar aurkezten zaizkigu. Ilsa, She-wolf of the SS, Gacy, The Omen, Duel, Phantasm… Garai hartan genero honetan egindako zinemako filmak erakusten dituen ibilbide bat osatu da, film horien kartelen bitartez.

 

Los archivos de Stanley Kubrick

Los archivos de Stanley Kubrick

Erakusketa honetan Stanley Kubrick zuzendariaren artxibo pertsonaleko argazkiak eta laneko hainbat objektu bildu dira, hala nola gutunak edo bere filmetako gidoiak eta objektuak. Artistaren irudi eta objektuetatik egiten den ibilbide honekin, zinemazaleei zein zaletu soilei zuzendari, gidoilari eta produktore estatubatuarraren mundua ezagutzeko aukera ematen zaie. Aukera polita filmatzen ari zen bitartean ustekabean antzemandako Stanley Kubricken begirada kezkagarria ezagutzeko. Filmaketen argazkiak, gidoiak, dokumentuak, bere filmetan erabilitako objektuak... guztiek balio digute New Yorken jaiotako zinemagilearen irudi mitikoa eta misteriotsua hobeto ezagutzeko.

 

Semana de Cine Fantástico y de Terror. Unidad de Cine.
Donostia Kultura. Teatro Victoria Eugenia. Reina Regente 8, 4º. 20003 Donostia- San Sebastián
Tel.: (34) 943 48 11 57/97 - Fax: (34) 943 43 06 21 E-mail: cinema_cinema@donostia.org