
American Gothic
Asteak aurten aurkezten duen bere argitalpenaren
hamargarren zenbakiak American Gothic. Cine fantástico y de terror USA
1968-1980 gaiari buruz dihardu. Antonio José Navarrok
koordinatu du eta egile ezagun ugarik parte hartu dute. Guztiek Night of the Living Dead filmaren estreinalditik generoko
zinema berri estatubatuarrak izan duen berpizteari buruz hitz egiten
dute aurtengo argitalpenean.

2000 maniacos
Beldurrari, zientzia fikzioari
eta erotismoari buruzko Europako fanzinerik zaharrenak
Astean parte hartzen jarraitzen du eta, oraingoan ere, zenbaki berezi
bat argitaratu du. Munstro, mutante eta izaki anormalez
beteriko orrialdeak dakartza. Elkarrizketa bikainak eta esklusiboak
(Lloyd Kaufman, Olaf Ittenbach), zinemari eta komikiari
buruzko artikuluak eta dibertimendu ugari eskaintzen
dizkie irakurleei.

Interzona
Astearen babespean jaio da Interzona. Komikiari buruzko argitalpen honetan gaur
egun nazio mailan dauden istorio idazle garrantzitsuenek
parte hartzen dute eta, horiekin batera, esparruko hainbat
espezialistek euren lankidetza eman dute. Aurtengo Astean aurkeztu da
zero zenbakia, erabat espontaneoa; pixkanaka handitzen joango
den aldizkari honek beteko duen bidearen lehen urratsa
eman nahi izan da.

Verlián y el
talismán extraviado
Gero eta ezagunagoa da Jack Mircalaren mitoa. Verlian eta talisman galdua da talentu paregabe honek eskaintzen
digun azken gozoki pozoitsua. Astearen aurreko edizioetan ezagutu
eta gozatu genituen kartoi mehezko maketa apainekin
ilustratua, Mircalak beldurrarekin duen maitasunezko istorioa
bere gorenera eramaten du.

FNACek Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astean Alejandro Jodorowsky antzerki idazle, zinemagile eta chamanak zuzendutako filmetatik hiru emango ditu: Fando y Lis (1968), El topo (1970) eta La montaña sagrada (1973).

urriak 27
Elkar megadenda (Fermín Calbeton 21)
Adina: 4 urtetik gorakoentzat
Zenbat kultura hainbat kondaira badira munduan. Gehienek gainera, izua eregiten duen pertsonairen bat dute protagonista. Gurean Tartalo dugu ezagunenetako bat, baina Izaskun Mujikaren laguntzaz urrutiko lurraldeetan haurrei kontatu ohi zaizkien beldurrezko istorioak ezagutuko ditugu, adibidez Errusiako Babayaga edo Asiako Kishimo Jin-en kondairak. Haurrak gehiegi izutu gabe, Donostiko Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaldiaren astean murgilduko gara istorio hauei esker.

Aurreko bi aldietan lortutako arrakasta handiaren ondoren, Nazioarteko Karaoke Lehiaketa kementsu itzuli da Donostiara. Kantuzaleak diren guztientzat, haien ahots- eta artista-trebetasunak erakutsi nahi dituztenentzat, zinema ikusteaz nekatu eta bizitzan eszenategi batean haien lilura agertzea beste nahirik ez duten pertsona guztientzat. Hau duzue aukera!

2004an Donostia Hiria Pop-rock Lehiaketa irabazi zuen Dunkelheit pop gotikoko taldetik sortu da Krell taldea. Elektronika eta rock gotikoa ahalik eta modu bikainenean elkartu nahi ditu bere musikaren bitartez. "Krell taldeak gizatasuna ematen dio elektronikari eta gizatasuna kentzen dio, berriz, rockari". Taldearen izena The Forbidden Planet kultuzko filmetik hartu dute.
Semana de Cine Fantástico y de Terror. Unidad de Cine.
Donostia Kultura. Teatro Victoria Eugenia. Reina Regente 8, 4º. 20003 Donostia- San Sebastián
Tel.: (34) 943 48 11 57/97 - Fax: (34) 943 43 06 21 E-mail: cinema_cinema@donostia.org