DONOSTIAKO FANTASIAZKO ETA
BELDURREZKO ZINEMAREN XVIII. ASTEA
Zenbait datu eta balantze laburra

 

Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren XVIII. Astea oso emaitza positiboekin amaitu da:

50012 ikuslek gozatu dute Astearekin azaroaren 4era arte (2006an 46693 ikusle izan ziren, 2003an 41859, eta 2000 urtean 30441). 17344 ikusle emanaldietan eta 32668 Astearen barruan antolatutako jardueretan: erakusketa, tailer, Komiki Jardunaldi, kale antzerki eta abarretan.

Asteak diziplina arteko jarduera desberdinak elkartzeko (zinema, literatura, antzerkia, erakusketak eta abar) lekua eta unea izateko apustua sendotzen jarraitzen du, Donostia Kulturak urte osoan zehar garatzen duen lanaren ildoari jarraituz.

Programazioak fantasiazkoa eta beldurrezkoa bezalako genero heterodoxoek markatutako titulu sortaren inguruan sortu itxaropena bete du. Hori bai, oso bestelako proposamenek ere, How to get rid of the others arrakastatsua tarte, euren lekua izan dute eta, kasu honetan, baita harrera ezin hobea ere. Aurten ere Asteak zinema ilunena eta basatiari ateak ireki dizkio (Dard Divorce, Frontière(s), À l’ interieur), beste nazioarteko zinemaldietan parte hartutako produkzio entzutetsuei (El diario de los muertos, Halloween, Dainipponjin), animazio zinema harrigarrienari (Cuentos de Terramar, Highlander:The Search for Vengeance, Aachi & Ssipak), generoaren barruan Espainian egin diren azken produkzioei (Los cronocrímenes, REC), produkzio lotsagabe eta dibertigarrienei (Poultrygeist: Night of the Chicken Dead, Teeth, Feast), zinema komertzialari (1408, Resident Evil 3: Extinción) eta baita antipodetako etorkizun handiko produkzio dotoreei ere (The Tattoist, La criatura perfecta).

Asteak, dagokion katalogoaz gain, lau argitalpen kaleratu ditu: American Gothic. El cine de terror USA 1968-1980  liburua, izen berdineko atzera begirako zikloari zegokiona; aurten ere, Asteari eskainia, 2000 Maníacos fanzine valentziarraren zenbaki berezia; Jack Mircalaren Verlian eta talisman galdua ilustrazio eta ipuin liburua KUTXArekin lankidetzan eta, azkenik, Interzona komikiaren munduari eskainitako aldizkari berriaren zero zenbakia.

Asteak gero eta oihartzun handiagoa du hedabideetan, bai Euskadin bai eta Estatu espainolean eta nazioartean ere. Fantasiazko eta beldurrezko zinema jorratzen duten munduko argitalpen ospetsuenetako kazetariak gure artean izan dira: Fangoria (EEBB),  The Dark Side (Ingalaterra), Nocturno (Italia), Mad Movies eta L’Écran Fantastique (Frantzia), Schokkend Nieuws (Holanda)…

Aurten ere nabarmentzekoa da KUTXAren eta Astearen arteko lankidetza inportantea eta txikienentzat erakunde horrek babestu bi emanaldietarako Kursaala erabili izana. Babes horri esker, hain zuzen, haur askok Betizu eta urrezko zintzarria eta The Horror Bus pelikulekin gozatzeko aukera izan dute.

Euskarak Astean duen presentziari dagokionez, Euskara Udal Patronatuarekin lankidetzan, batetik, Kursaalean bi film proiektatu dira haurrentzat euskaraz, KUTXAren babesari esker (bata euskaraz egindakoa eta bestea bikoiztua), eta bestetik, Victoria Eugenia Antzokian, 7 pelikula eman dira jatorrizko bertsioan euskarazko azpitituluekin. Antzoki Zaharrean ere saio bat eskaini da Sail Ofizialeko film labur guztiak biltzen zituena, euskarazko azpitituluekin. Guztira, 2730 ikuslek gozatu ahal izan dute Astearekin euskaraz (1209 helduentzako emanaldietan eta 1521 haurrentzako saioen kasuan). 2006an 2571 izan ziren eta 2005ean 1445.

Victoria Eugenia Antzokiaren erabilera Astearen gune berri moduan (Príncipe Zinema aretoak ordezkatuz) esperientzia ona izan da. Zifrei bakarrik begiratuz, areto alternatibo honetara gerturatu den ikusle kopuruak bikoiztu du iazkoa. Guztira, eskaini diren 22 saioetan, 3560 pertsona izan dira Victoria Eugenia Antzokian, iaz, Príncipe zineman, 1500 ikusle izan ziren bitartean.


DONOSTIAKO FANTASIAZKO ETA BELDURREZKO XIX ASTEA
URRIAK 31 - AZAROAK 8
2008

Antolatzailea:
DONOSTIA KULTURA

Babesleak:
CALLE 13
EUSKO JAURLARITZA
KUTXA
ICAA

 Laguntzaileak:
Gipuzkoako Aldundiaren Kultura Zuzendaritza Nagusia
Donostiako Udalaren Gazteria eta Giza Eskubideen Zuzendaritza
Donostiako Euskara Udal Patronatua
Donostia Turismo
Arsénico Producciones Cinematográficas
FNAC

DONOSTIAKO FANTASIAZKO ETA BELDURREZKO XIX ASTEA
2008KO AURRERAPENA

Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astea zine-erakusketa da, generoko zinemari eskainia (ikuspegi heterodoxotik begiratuta). Hartara, eskaintzen duen programazioa fantasiazko eta beldurrezko generoarekin zerikusia duten pelikulek eta jarduerek osatuko dute beti.

Astea 2007ko urriaren 31an hasi eta azaroaren 8an amaituko da, bi egun horiek barne.

Astea publikoan pentsatuz sortu zen funtsean. Donostia Kultura, antolatzailea,  irizpide horri berari jarraituz programatzen jarraituko du, nahiz eta ahal duen guztia egingo duen hedabideen eta zinemaren munduko sektore desberdinen eskariei eta premiei erantzuteko.

Asteak, gero eta gehiago, berezkoa duen diziplinarteko izaera lantzen jarraituko du, eta beraz zinemarekin zuzenean zerikusia ez duten jarduerak ere indartuko ditu: kale antzerkia, literatura, musika, komikia eta abar.

Asteak eskainiko duen atzera begirako zikloa Japoniako animazio zinema da. Era berean, liburu bat argitaratuko da honi buruz.

Asteak haurrak aintzat hartzen jarraituko du KUTXAren eskutik, Kursaal Auditorioko proiekzioekin.

Astearen inaugurazioa Victoria Eugenia Antzokian izango da.

 


JAPONIAKO ANIMAZIO ZINEMAREN HISTORIA

Fantasiazko eta Beldurrezko asteak, Japoniako animazio zinemari eskaini nahi dio datorren urteko atzera begirako zikloa. Arte-adierazpen honek eraldatu, zabaldu eta, azken finean, irauli du, mendebaldean (muturreraino sinplifikatuz) “marrazki bizidunetako film soil” moduan ulertutakoa. Lehen urratsak XX mendearen hasieran ematen dituen historia erakargarriaz ari gara; Bigarren Mundu Gerraren ostean sendotu (Toei, Japoniako animazio produkzio-etxe handienaren jaiotzarekin batera) eta 80 y 90 hamarkadetan boom eta hedapen geldiezina izango duena. Gaur egun, narrazio-genero errespetatua, eragin handikoa eta zabaldua bilakatu da.

Animean, zineman bezala, era guztietako istorioek dute leku, bai haur edo gazteentzako animazio zinema bai eta helduentzako bakarrik egindakoa ere. Aski ezagututako jazoera hau zuzendari garrantzitsu hauek frogatzen dute besteak beste: Mi vecino Totoro, Porco Rosso, La princesa Mononoke edo El viaje de Chihiro film eztabaidaezinen egilea Hayao Miyazaki –eta Ghibli estudioetan bere laguntzaile nekaezina Isao Takahata-; Katsuhiro Otomo, Akira filmaren bitartez 1989 aldera anime eta manga delakoak behin betikoz mugak gainditu izanaren arduraduna (Rojin Z edo Steamboy pelikula interesgarriez gain); Masamune Shirow marrazkilariaren Ghost in the Shell ospetsua eta bere jarraipenaren animazio bertsioaren zuzendaria Mamoru Oshii; guztietan harrigarri eta konplexua den Satoshi Kon, Perfect Blue, Millennium Actress eta Paprika bezalako “izakien” aita; edo, euren artean aski ezberdinak diren Ninja Scroll eta Vampire Hunter D: Bloodlust zirraragarriaren egilea Yoshiaki Kawajiri. Atzera begirako zikloa honekin batera liburu bat argitaratuko da.

 

Semana de Cine Fantástico y de Terror. Unidad de Cine.
Donostia Kultura. Teatro Victoria Eugenia. Reina Regente 8, 4º. 20003 Donostia- San Sebastián
Tel.: (34) 943 48 11 57/97 - Fax: (34) 943 43 06 21 E-mail: cinema_cinema@donostia.org