Astearen ziklo berezia, aurten, Métal Hurlant (1975-1987) komiki-aldizkari frantsesari eskainiko zaio. Aldizkariak, hasi zenetik gaur arte, fantasiazko zineman eta egungo fikziozko zineman eragin handia izan du. Zikloak, Jesús Palacios-ek koordinaturiko liburua argitaratzearekin batera, Métal Hurlant aldizkariari eta bere sortzaile eta kolaboratzaileei omenaldia egingo die, mundu mailako fantasiazko unibertsoan argitalpenak izan duen eragin boteretsua azalduko duten film-sailaren bidez.
Aurten, Donostiako Beldurrezko Asteak mundu mailako fandom-aren fanzine zaharrenaren hogeigarren urteurrena ospatuko du: 2000 Maníacos. Fanzinaren 40. alea aparteko historiko bat da goitik behera errepasatzen baitu historia izugarria: 1989tik 2009ra. Munstro itxuragabeak, B eta Z saileko filmak, emakume-sugeak, satitsu hiltzaileak, infernuko heavy-ak, zonbi atomikoak, gizajaleak gerripekoak jantzita eta porno beroko aktoreak ikus ditzakegu ia ehun orriko berrikustean. Festa lizun eta psikotronikoak burua galaraziko dizu.
Edgar Allan Poe idazle iparramerikarraren poeman oinarrituta, The Crowk malenkoniak eta heriotzaren hurbilak dakartzaten sentipenak islatzen ditu, gizon bakarti baten eta bele batek gau ekaiztsu batean izandako elkarrizketan. Belearekiko elkarrizketa liluragarria da, abegitsua, misteriotsua… Teatro Corsariok bidaian garamatza ilunpeko munduan barrena, naturaz gaindikoan, izuaren munduan, eldarnioen eta gauza sinestezinen artean.
Groseko Haurtxokoak eta Gaztelekuak Gaztelu Beldurgarri bat antolatu dute azaroak 7 larunbatean. Ekintza honetan haur eta gazteak Okendoko eraikuntza historikoan sartuko dira eta hiru pisuetan zehar misterioz, ezustekoz eta sorpresa ugariz beteriko ibilbide bat bete beharko dute.
Rapero honek New York eta Kalifornian 90eko hamarkadan egindako rap-aren eragina izan duela esan genezake. Bere lirika, ezinbestean, auzoko arazoei buruzkoa da, blokearen ego hutsa fede gisa thug life duela. Gorroto eta bekaizkerian hezia, 943a irudikatzeko kofidantzazko gunea sortzea erabaki zuen, street soldiers crew and don most hated.
Produktore honek, beat box battle 2009an Espainian bosgarren postua lortu zuen. Beat maker honen iturriak estetika gangsterra eta mugimendu chicanoen artean daude eta iparraldeko kostako rap produktore onenen artean egotea lortu du.
Gore-burlesque delakoa iritsi da Astera Miss Adrenaline-n eskutik, Halloween Gauean emanaldia eskainiko baitigu. Laborategia izango da errai eta sentsualitatez, odol eta proposamenez betetako performancearen agertokia. Rockabilly estilo puruena fetish ukituarekin nahastuta.
“Gortinak egitearen ideia Batman estiloko komiki-estetikaren, bere dei-fokua eta komikiaren gainerako elementuekin, eta genero-zinemaren pertsonaia “kutunen” arteko nahasketa egitetik sortu zen, eta hala, Asteak beldurraren “heroiei” etor zitezen deitzearen proposamena egin genuen”.
Ikso Studio duela bi urte sortu zen animazio-estudioa da. Orain arte, publizitatea, FX film laburretarako, storyboardak, animazio-film laburrak, etab. egin ditu, 3D/2Drekin loturiko guztia, baina, batez ere, ordenagailu bidez eginiko animazioari begira.
Zonbi-hordak protagonistarengana hurbiltzen ari dira gaixoa irensteko prest... eta zu hor, besaulkian eserita. Baina, zer egingo zenuke bere egoeran? Hurbil zaitez partida batzuk jokatzera eta zonbien aurka borrokatzeko, Drakularen atzetik ibiltzeko, misterioak aztertzeko eta beldurrezko istorio dibertigarriak kontatzeko aukera izango duzu.
Ez kezkatu jokatzen ez badakizu, guk lagunduko dizugu. Ausartuko al zara ikusle huts ez izaten?
Laguntzailak:
2009 - Semana de Cine Fantástico y de Terror. Unidad de Cine.
Donostia Kultura. Teatro Victoria Eugenia. Reina Regente 8, 4. 20003 Donostia - San Sebastián
Tel.: (34) 943 48 11 57/97 - Fax: (34) 943 43 06 21 E-mail: cinema_cinema@donostia.org