Aurten Asteak Juan Giménez margolariari erakusketa eskainiko dio, azken hamarkadetako fantasiazko eta zientzia fikziozko generoko margolari garrantzitsuenetako bati.
Mendoza probintzian (Argentina) jaio zen 1943an eta hamar urterekin hasi zen marrazten; hamasei urte besterik ez zituen bere lehen lan profesionala istoriogile gisa egin zuenean.
70eko hamarkada amaieran, Argentina utzi eta Europara salto egin zuen, bertan hainbat argitaletxe italiar, espainiar eta frantsesentzat lan egin zuen, baita Métal Hurlant-en askotan kolaboratu ere. Estrella negra argitaratu zuen 1979an, koloretan egin zuen lehen lana. Horri jarraitu zioten Basura, Cuestión de tiempo, El cuarto poder, Leo Roa, Juego eterno, La casta de los Metabarones… Horietan guztietan nabaria da fantasiazko eta zientzia fikziozko generoarekiko duen joera.
Ikusleen eta kritikaren oniritziari esker, nazioarteko sari ugari irabazi ditu: 1984 eta Comix Internacional aldizkarietako irakurleek Marrazkilari Onena aukeratu zuten 1983, 1984, 1985 eta 1990ean; Bartzelonako Komiki eta Ilustrazio Azokako Marrazkilari Onenari Saria 1984ean; Lucca-ko Nazioarteko Komiki Azokako Yellow Kid Saria 1990ean; Frantzian Bulle D’Or Saria 1994ean. Bere lanak munduko hainbat hiritan erakutsi dira, nabarmentzekoa da 1997an Parisko Centre Georges Pompidou-n eskainitakoa.
Krisi delakoari konponbideak aurkitzeko asmoz, gure erretinei estimuluak eskaintzen saiatzea besterik ez zaigu bururatzen. Horretarako, optimismoz eta sentiberatasunez lagundutako kolore dosi ona bezalakorik ez da. Beraz, urtero, euskal autoreei eskaintzen diegun erakusketak marrazketa arin eta bizia lantzen duten bi artista ditu ardatz. Lan horiek batzuetan kolore argikoak dira, nahiz eta beti gogoratzen diguten bizitzak momentu argilunak ere ezagutzen dituela.
Umorea eta txantxa Álex Orbe-ren (Barakaldo, 1973) eskutik datorkigu, estilo arin, ozar eta dibertigarria duen marrazkilaria. Bere lanak, besteak beste, Xabiroi, El Balanzín, La Comictiva, El País de las Tentaciones, El Correo-ko Evasión eta Allons-Y argitalpenetan agertu dira.
Aldiz, Manu Ortega-k (Bilbao 1971) artea, bizitza bera bezala, kontrastez beterikoa dela erakusten digu eta, besteak beste, Anaya, Erein, Elkar, Ikastolen Elkartea, SM, Edelvives eta Santillana-n argitaratutako lan batzuk erakusten ditu.
“Artea eta literaturaren arteko sinbiosiaren fruitua, historiaren magalean, hemen erakusten den lanak Bizitzaren argilunak islatzen ditu. Existentzia hauskorrak “Gaueko Magia” itotzen duen distira adierazten du azpi-mundu horretako sustraietan; Emakumea dugu ezinbesteko ordezkari, Gauaren benetako apaizeme. Emakumeak deitzen ditu bereziki oinarrizko indarrak eta bere haurrak erditzen ditu: Nostalgia eta Maitasuna, beren anaia zaharrenari, “Izuari”, men egiten diotenak”.
Laurogeita zazpiko belaunaldian jaioa, Eva Conde donostiarra ipuin eta alegiaz beteriko ingurunean hezi zen. Horrek sakonki markatu zuen bere nerabezaroa eta ohiko bizitzari paraleloan doakion mundua gogorarazi zion. Normaltasunez egin zituen erdi-mailako ikasketak, matematika, fisika eta biologiako koaderno guztiak zirriborratuz; hau da, nolabait esatearren, artearekin etengabeko harremana izaten jarraitu zuen. Unea iritsi zitzaionean, Bilbon Arte Ederrak karrera egitea erabaki zuen. Horri esker, Florentzian, liluratu zuen hirian, ikasteko aukera izan zuen. Komiki-munduaren eta beldurrezko zinemaren zale sutsua, artista gazteak errenazimenduko hiriburuaren humanismo sakona irudi garaikidearen planoarekin bateratzen jakin zuen.
2009 - Semana de Cine Fantástico y de Terror. Unidad de Cine.
Donostia Kultura. Teatro Victoria Eugenia. Reina Regente 8, 4. 20003 Donostia - San Sebastián
Tel.: (34) 943 48 11 57/97 - Fax: (34) 943 43 06 21 E-mail: cinema_cinema@donostia.org