- Hemen zaude:
- Hasiera
- Sarreren eta abonamenduen salmenta
Sarreren eta abonamenduen salmenta
ANTZOKI ZAHARRA
Abonamendua: 70 €
Saio bakoitzerako sarrera: 6 €
- Abonamenduaren barruan sartzen dira: katalogoa, 2000 Maníacos fanzinea eta La Bestia en la pantalla. Aleister Crowley y el cine fantástico eta Divinas liburuak.
- Abonamendu honek Victoria Eugenia Antzokiko emanaldietara sartzeko balio du.
- Antzoki Zaharreko abonamenduak Antzoki Zaharraren leihatilan bakarrik eskura daitezke. Sarrerak, bestalde, bi antzokietako leihatiletan eta Servikutxa, Telekutxa eta Internet bidez eskura daitezke.
- Pertsona bakoitzak saio bakoitzerako 2 abonamendu eta 4 sarrera eskura ditzake gehienez.
- Abonamenduen salmenta: urriaren 22an (ostirala)
- Sarreren salmenta: urriaren 25ean (astelehena)
- Aurrez erosteko ordutegia: urriaren 22an eta 25an: 16:00-20:00, urriaren 26tik 29ra: 11:30-13:30, 17:00-20:00
FNAC-EKO BAZKIDEAK: %10eko deskontua sarrerak erosteko orduan, abonuetan izan ezik (deskontua ez da beste deskontuekin pilatzen).
VICTORIA EUGENIA ANTZOKIA
Abonamendua: 15 €
Saio bakoitzerako sarrera: 6 €
- Abonamenduaren barruan sartzen da: katalogoa eta La Bestia en la pantalla. Aleister Crowley y el cine fantástico liburua.
- Abonamendu honekin Victoria Eugenia Antzokiko 9 emanaldietara bakarrik sar daiteke (guztiak jatorrizko bertsioan euskarazko azpitituluekin proiektatuko dira). Haurren emanaldiak ez ditu barne hartzen.
- Victoria Eugenia Antzokiko abonamenduak Victoria Eugenia Antzokiaren leihatilan bakarrik eskura daitezke. Sarrerak, bestalde, bi antzokietako leihatiletan eta Servikutxa, Telekutxa eta Internet bidez eskura daitezke.
- Abonamenduen eta sarreren salmenta: urriaren 25ean (astelehena)
- Aurrez erosteko ordutegia: urriaren 25ean (astelehena): 16:00-20:00, urriaren 26tik 29era: 11:30-13:30, 17:00-20:00
FNAC-EKO BAZKIDEAK: %10eko deskontua sarrerak erosteko orduan, abonuetan izan ezik (deskontua ez da beste deskontuekin pilatzen).
SERVIKUTXA, TELEKUTXA ETA INTERNET BIDEZKO SALMENTA
ABONAMENDUEN TELEFONO BIDEZKO SALMENTA
- Abonamenduak Zinema Sailetik erreserbatu ahal izango dira EAEtik kanpoko pertsonen eta Nafarroako pertsonen kasuan bakarrik, betiere kupoaren arabera.
- Ikusleei izena eta abizenak, NAN fotokopia eta banku transferentziaren ziurtagiria eskatuko zaie.
- Erreserbak Antzoki Zaharrean jaso ahal izango dira, urriaren 30atik aurrera.
- Abonamenduen erreserba urriaren 18, 19 eta 20an egin ahal izango da.
- Telefonoa: 943 48 11 57
- Ordutegia: 10:00-12:00
- Kontu zenbakia: 2101 0381 06 0012609814