donostiakultura.eus

Erakusketak

Judas Arrieta

sam

Kaiju hitz japoniarra da eta pizti arraroa esan nahi du; gaztelaniaz gehienetan “munstro” gisa itzuli da.

KAIJU zientzia-fikzio, fantasia eta beldurrezko filmei eta literaturari buruzko erakusketa da. Judas Arrietak zuzendu eta ekoitzi du, Donostia Kulturaren laguntzarekin. Efektu bereziak Zhu Rui Dak egin ditu.

Erakusketan LOS NINJA PASTORI taldeak parte hartu du 8TMANGA proiektuan, XABIER ERKIZIA musikariak CABARET MANGAn eta ondorengo artista txinatarrek: CHAO WEI, CHAOQUAN CHEN, GUANBIN HOU, HAOYU ZHENG, HUI ZHU, JIAN LIU, LI WANG, MING LI, RONG HU, SHAO ZI, SIQI CHEN, TAO PENG, WEI SHEN, LING WEN, WENWEN LIU, XIAO CHANG GONG, WEI YAN, YIWEI LE, YU WANG, ZHENHUA SUN. Erakusketan parte hartu duten artista gonbidatu guztiek euren lanak Judas Arrietarekin batera egin dituzte. Donostian egiten den lehen munstro erraldoien erakusketa da (Kaiju erakusketa gisa ezagutzen dira).

Judas Arrieta (Hondarribia, 1971)

Judas Arrieta diziplinarteko artista da eta proiektu sortzaileak planteatzerakoan bitarteko desberdinak erabiltzea atsegin du. Judas Arrietak, ezinbestean, bere bizitza bere lanera lotzen du eta alderantziz. Bere testu batzuetan “arte ludiko dibertigarria” izenez definitu duenaren defendatzailea da, alegia, artea gozamen gisa. Eroso harrapatuta sentiarazten zaituen sarea sortzeko gai da. Errealitatetik eta fikziotik elikatzen da bere lana. Pentsatzeko gaitasuna zuenetik, etengabe ari da jaten, hausnarkari handiak bezala. Hausnartu eta hausnartu egiten du, ondoren, erabiltzen dituen diziplina anitzen bidez (pintura, marrazketa, inprimatze digitalak, eskulturak, objektuak, bideoak, performance-ak, instalazioak…) lan dardarazleak jaurtitzeko. Kasu guztietan, soberan izaten ditu samurtasuna, sentimendua, basakeria, malenkonia, zehaztasuna, erromantizismoa, kezka… Judas Arrieta grinatsua da. Bizitza eraikitzen du eta eskuzabaltasun izugarriarekin barreiatzen du. Mendebaldeko gorputz batean harrapatuta dagoen arima asiarra da. Irismen handiko frankotiratzailea. Hiru buruko munstroa.

 

Judas Zx5

Judas zx5

Judas Zx5 eskultura puzgarri bat da, bost metrokoa, haurren gozagarri izango den txirrista bat duena.

Gargantua moderno bat, alegia.

Txirristatik pasatzen diren haurrak zuzenean sartuko dira mundu berri batean, Judas Zren munduan.

Lan honetan artistari gehien interesatzen zaiona zera da, bertan kultura desberdinetako esperientzian nahasten direla (euskal Gargantua eta manga pertsonaia japoniarrak, lan hau unibertsal bihurtzeraino.

Eta horri guztiari duen izaera ludikoa gehitzen badiogu, mundu guztiak gordeko du bertan bizitakoaren oroitzapen atsegina.

 

8T MANGA
Judas Arrieta / Ninja Pastori

power rangers

Judas Arrietak eta Ninja Pastori taldeak (Pepe Lechón, Miqui Cardona, Ferran Montiel, Marc Gómez, Rafael Núñez eta Jordi Xercavins) 8T MANGA aurkeztuko digute. Abagune honetarako mozorrotuta, Donostiako Alde Zaharretik ibiliko dira hainbeste maite ditugun 80ko urteetako kultuko telesailetako gai musikal mitikoak interpretatzen. Beste askoren artean, Mazinger Z, Battle of the Planets edo Ulysse 31 sailetako abestiek ordura arte hirian bakean zeuden kaleak beteko dituzte.

 

O Apóstolo

o apostolo

Konbiktu bat, kartzelatik ihes egin berri, aspaldi batean herri txiki eta urrun batean ezkutatutako botin bat berreskuratzen saiatuko da. Ordea, han aurkituko duena ihes egindakoa baino kondena handiagoa izango da. Jende zahar maltzurra, inork ez dakiela bertatik desagertutako jendea, espirituak, apaiz berezi bat eta Santiagoko artzapeza gurutzatuko dira bidean beldurra, umorea eta fantasia nagusi diren istorio honetan.

O Apóstolo izeneko istorioa da hau, Fernando Cortizo zuzendari galiziarraren animazio zinemako filma, pixkanaka pixkanaka filmaren garapena azalduko diguten argazki, bozeto eta maketen erakusketa honetan argitara ematen dena.

Bi abiapuntu daude, bai filmaren giroa bai bertan ikusten dugun estetika direla eta (zuzendaritza artistikoaz filmaren zuzendaria bera arduratu da). Batetik, fikziozko eszenatokiak aurkituko ditugu, Fernando Cortizok imajinatutakoak eta, bestetik, errealitatetik hartutakoak, alderdi poetiko, historiko edo estetikoengatik ezaugarri bereziak dituztelako. Hemen, errealitateari jarraitzea da asmoa, eszenatoki horiek aukeratu izanak eragiten digun lilura hori ez galtzearren.

Bi kasuetan, aldez aurreko estudio batean oinarrituta dago filma, bozetoak edo argazkiak abiapuntutzat hartuta. Hala, testuren, koloreen eta formen xehetasunezko azterlan bat egin da, erakusketa honetan ikusi ahal izango dugunez.

 

 

 

2010 - Semana de Cine Fantástico y de Terror. Unidad de Cine.
Donostia Kultura. Teatro Victoria Eugenia. Reina Regente 8, 4. 20003 Donostia - San Sebastián
Tel.: (34) 943 48 11 57/97 - Fax: (34) 943 43 06 21 E-mail: cinema_cinema@donostia.org