Isabel Mancebo Baldaren erakusketa honetako marrazkiak (abenduaren 5era arte Donostiako Príncipe Zinema Aretoetan ikusi ahal izango duguna) bildu eta liburu bat sortu da. 47 emakume eta erdi, bereziak, dibertigarriak eta maltzur xamarrak haiek, hainbat animalia eta objektu lagun dituztela. Umorea, moda, nabarmentasuna eta maitasuna nagusi diren orrialde hauetan protagonista guztiak.
Honista, azti, espia, abenturazale, droga psikodelikoetan aitzindari, poeta eta okultista, Crowley, inolako zalantzarik gabe, eragin handikoa izan zen fantasiazko eta beldurrezko zineman. Ospetsua bera, inspirazio izan zen, besteren artean, The Black Cat (1934) eta Night of the Demon (1957) filmena, Hammer eta harago dauden etxeek ekoiztutako zinema mutuena. Hala eta guztiz ere, esan genezake duen ezaugarri liluragarriena haren ezkutuko filosofiak eta erritual magikoek zinemagile hauen lanean izan duten oihartzuna izan dela: Albin Grau, Kenneth Anger, Orson Welles, Jodorowsky... Erakusketa honekin batera Jesús Palaciosek koordinatutako liburu hau argitaratu da.
Beldurrezko Astearekin batera ekoitzitako fanzinearen ale berezia. 70eko hamarkadako auzo zinema filmei omenaldia da. Munstroak, zonbiak, biluztea, superheroi zarpailak, moja biziotsuak, karateka besamotzak eta B saileko sasi-komikoak biltzen zituzten emanaldi bikoitz zoragarri haiei omenaldia. Herri-zinema jaialdi handi bat izango da, arnasarik gabe utziko zaituena eta grindhouse zoroenera bidaia haluzinogenoan eramango zaituena.
Aspaldi batean bazen leku bat, eta bertan elkarren artean borrokan zebiltzan herriak. Tribu aurkariak tresna izugarri handiak sortzeko gai ziren, etsaia garaitzea izanik haien xedea. Eta denbora eten egin zen tribu haietatik bi aurrez aurre borrokan hasi zirenean. Erdi Aroko istorio zoragarri bezain ikusgarria, Ahaztutako Herrien Kondaira nola sortu zen kontatzen diguna.
Mikel Azpirozek eta Hasier Oleagak euren zuzeneko musika jarriko diote F. W. Murnau zuzendariaren Nosferatu (1921) klasikoari. Filmerako diseinatutako soinu-banda zuzenean interpretatuko dute; hasiera batean beldurrezko film baterako espero zitekeenetik urrun dago. Jazz-funk estiloan musikatuko dute.
Mikel Azpiroz (Hammond B3 organoa). Musiko donostiarra eta teklista trebea da. Gaur egun Elkano Browning Cream taldea zuzendu eta koordinatzen du. Blues Stop, Lau Behi eta Parafünk taldeetako kidea izan zen eta Gari, Fermin Muguruza eta The Waifs australiarrekin lan egin izan du besteak beste.
Hasier Oleaga (Bateria). Bilbon jaioa da eta gaur egun Donostia eta Barcelona artean bizi da. Proiektu desberdin anitzetarako izaten ditu eskariak eta besteak beste Ruper Ordorika, Mikel Laboa edo Iñaki Salvadorrekin egiten du edo egin izan du lan.
Bigarren urtez, Okendo Kultur Etxea Mahai-jokoen Jardunaldi honetako anfritioi izateko prestatzen ari da. Hurbildu zaitez entretenigarrienak eta dibertigarrienak diren fantasiazko eta beldurrezko joko hauetan parte hartzera. Jokoa ezagutzen ez baduzu, lasai, geuk esplikatuko dizugu.
Ikustera bakarrik ez zara etorriko, ezta?
Laguntzailak:
Bihur zaitez Zonbi eta etor zaitez gurekin Donostiako lehen zonbi martxara.
Urra itzazu arropak, atera ezazu zeure izpiritu gizajalea, eta arrastaka eraman itzazu oinak gure kaleetan zehar.
Zonbi inbasioa hemen da: bat egin gurekin! Eta makillatzailerik ez baduzu, etor zaitez HRP San Sebastianek jarriko duen saltokira.
Irteera Boulevardeko kioskotik.
Antolatzailea: Euskal Okela proiektua: “Queremos hacer la primera película de zombis de Euskadi”.
Bila gaitzazu Facebook-en.
HRP San Sebastián makillajean espezializatutako enpresak bere lana erakutsiko du Antzoki Zaharrean Astean zehar.
2010 - Semana de Cine Fantástico y de Terror. Unidad de Cine.
Donostia Kultura. Teatro Victoria Eugenia. Reina Regente 8, 4. 20003 Donostia - San Sebastián
Tel.: (34) 943 48 11 57/97 - Fax: (34) 943 43 06 21 E-mail: cinema_cinema@donostia.org