donostiakultura.eus
  • Hemen zaude:
  • Hasiera
  • VII Komiki Jardunaldiak

VII Komiki Jardunaldiak

Salvador Larroca:
Filmeetako super heroiak

juan gimenez

Salvador Larroca (Valentzia, 1964) super-heroien munduko marrazkilari famatuenetakoa da. Gaztetandik izan zuen super-heroien komikietarako zaletasuna eta hainbat ilustrazio eta istorio argitara atera zituen Planeta DeAgostini-n, 1994an Marvel Comics filial britainiarrarekin hasi aurretik. Hurrengo urtean Amerikako merkatuan hasi zen lanean, eta bertan izan zen Ghost Rider, The Fantasic Four, X-Men, Spiderman eta azkenaldi honetan Iron Man (lan honetan azkeneko hiru urteotan daramatza lanean) komikien arduradun.

Amerikako merkaturako daramatzan 17 urteotan ez behin ere huts egin irakurleekin duen harremanean, hilero bere lana zabalduz eta berrituz. Izan ere, bera izan da Eisner saria jaso duen aurreneko espainiarra (Oscar sariaren baliokide komikiaren munduan), Iron Man bere oraingo lan honetan egin duen ekarpenagatik.

 

Miragarriak
Isabel Mancebo Balda

juan gimenez

Isabel Mancebo Balda Iruñean jaio zen 1971n. Oso gaztetandik hasi zen margoak, argazkiak, collageak eta zaharberritze lanak egiten, baina batez ere, marrazten, etengabe marrazten. Obsesio antzeko bat. Orain, Pasaian (Gipuzkoa) bizi da, Euskal Herriko Unibertsitatean Arte Ederretan lizentziatu ondoren eta hainbat eta hainbat lekutan ikerlanean eta bizitzen egon ondoren. Arte nagusitzat du marrazkigintza, ez bakarrik trantsizio tresna gisa. Tintak, errotulagailuak, paperak, hosto lehorrak, zura… konbinatzen ditu. Arreta handiz egindakoa eta preziosista da bere lana, umore sena nagusi dela. Trazuarekin, lerroarekin eta irudiarekin erakarri nahi izaten du ikuslea. Edizio honetan, Allá: Ciudades y gentes bere aurreko erakusketaren ondoren, izaki bereziak, dibertigarriak eta maltzur xamarrak ezagutzera eman nahi dizkigu. Miragarriak lan hau modan eta zineman inspiratutako bestiario bat da eta animaliekin, piztiekin eta hain piztiak ez diren horiekin zerikusia duen mundua erakusten digu. Hala, Miragarriak liburuan, Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Aste honetan argitara emandakoan, agertzen diren pertsonaiez gozatzeko aukera ematen digu.

 

Euskadi Fantastikoa VI
Dani Fano - Guillermo González

juan gimenez

Fantasia eta zientzia fikzioa inoiz baino nabarmenago agertzen zaizkigu gure bi autore gailenetakoei eskainitako erakusketa honetan. Euren lanetan fantasiazko irudiak osatzen dituzten osagai ugari aurkitu ahal izango ditugu: espazio-ontziak, ipotxak, robotak, herensugeak…

Dani Fano, 1968an Donostian jaioa, komiki marrazkilari jorienetakoa da. Bere binetak askotan ikusi ahal izan ditugu, besteren artean, Mutxo, Elhuyar, Ipurbeltz, Ardi Beltza eta Kale Gorria argitalpenetan. Hala ere, azken urteotan, Xabiroi-n argitara eman du bere lan handiena, bere bi lan garrantzitsuenak barne, gidoiak berak idatzitakoak izanik: TeleATOI eta Anubis 3.0.

Guillermo González (Bilbo, 1971). Animazio tradizionalaren eremuan lan egin izan du batik bat, storyboards, layouts eta abar marraztuz. Xabiroi aldizkarian istorio laburren bat egin ondoren, aurten, ipotxen unibertsoari buruzko liburu bat argitaratu du Frantzian (L’univers des nains), Tolkienen munduaren ondorengo den fantasiazko literaturaren topikoetan murgilduz. Liburu hau arrakasta handia izaten ari da eta, ondorioz, ilustratzaile handienen artean aurki dezakegu orain.

2010 - Semana de Cine Fantástico y de Terror. Unidad de Cine.
Donostia Kultura. Teatro Victoria Eugenia. Reina Regente 8, 4. 20003 Donostia - San Sebastián
Tel.: (34) 943 48 11 57/97 - Fax: (34) 943 43 06 21 E-mail: cinema_cinema@donostia.org