Erakusketak

Tomoo Haraguchi

Tomoo Haraguchi-ren efektu bereziak

Tomoo Haraguchi zuzendari eta makillaje-efektu berezietan espezialista japoniarra da erakusketa honen protagonista. Bertan, bere lanaren lagin adierazgarria ikusteko aukera izango dugu. Munstroak, maskarak, buruak... eta nipondar bikainaren lehenbiziko otso-gizonetako bat –Werewolf Warrior / Bakko yokaiden. Kibakichi (2003) filmerako sortua– izango dira japoniar artistaren unibertso berezira hurbiltzeko aurkituko ditugun elementuak.

Mikadoroido (1991), Sakuya: Slayer of Demons / Sakuya: Yokaiden (2000) eta aipatutako Werewolf Warrior (2003) film luze fantastikoen zuzendaria da; azken biak Astearen pasa diren edizioetan proiektatu ziren. Haraguchik makillaje-efektu berezien diseinatzaile gisa, besteak beste, honako filmetan egin du lan Gamera: The Guardian of Universe / Gamera daikaiju kuchu kessen (Shusuke Kaneko, 1995), Bullet Ballet (Shinya Tsukamoto, 1998), Eko eko azarak III (Katsuhito Ueno, 1998) eta Ashura (Yojiro Takita, 2005).

 

2008 - Semana de Cine Fantástico y de Terror. Unidad de Cine.
Donostia Kultura. Teatro Victoria Eugenia. Reina Regente 8, 4. 20003 Donostia - San Sebastián
Tel.: (34) 943 48 11 57/97 - Fax: (34) 943 43 06 21 E-mail: cinema_cinema@donostia.org