Musika

Ojos del cielo

Ojos del Cielo

Ojos del Cielo bi gitarra elektrikok eta biolin batek osatzen duten hirukote instrumentala da.

Montevideon, Uruguaien, sortu zen musika instrumentaleko lehiaketa batean parte hartzeko; aukeratuak izan ziren. 2002an Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Asteko antolatzaileak ezagutu eta zinema mutuko filmak zuzenean musikatzeko gonbidapena jaso zuten.

Aurten, 2008an, istorioa errepikatu egin da, oraingoan, The Lost World musikatuko dute... eta hirian hainbat kontzertu eskainiko dituzte.

Beren melodiak oso eztiak dira eta ikuslearengan sentipen atsegin eta leuna eragiten dute, batzuetan baita kementsua ere. Entzutea besterik ez dugu.

karaoke

Nazioarteko 4. Karaoke Lehiaketa

Aurreko edizioetan lortutako arrakasta handiaren ondoren, Nazioarteko Karaoke Lehiaketa indarberrituta izango dugu berriz ere Donostian.

Abestien zaleentzat, Astean beren ahots-arteak eta bestelako gaitasun artistikoak erakutsi nahi dituzten guztientzat, filmak ikusteaz aspertuta dauden eta beren bizitzan bide berriak urratu nahi dituzten pertsona horientzat guztientzat.

Aukera paregabea duzue hau. Agertokia zain duzue.

 

2008 - Semana de Cine Fantástico y de Terror. Unidad de Cine.
Donostia Kultura. Teatro Victoria Eugenia. Reina Regente 8, 4. 20003 Donostia - San Sebastián
Tel.: (34) 943 48 11 57/97 - Fax: (34) 943 43 06 21 E-mail: cinema_cinema@donostia.org