Asteak aurten aurkezten duen bere argitalpenaren hamaikagarren zenbakiak Japoniako animazio zinema gaiari buruz dihardu.
Antonio José Navarrok koordinatu du eta egile ezagun ugarik parte hartu dute. Guztiek generoaren historia eta ordezkari nagusienak aztertzen dituzte.
Europa osoan esperientzia luzeena bildu duen beldurrezko, zientzia fikziozko eta erotismoko fanzineak
Astearekin elkarlanean jarraitzen du eta, oraingoan ere, zenbaki berezi bat argitaratu du. Munstro, mutante eta izaki anormalez beteriko orrialdeak dakartza.
Besteak beste, elkarrizketa esklusiboak, zinemari eta komikiari buruzko artikuluak eta material grafiko ugari eskaintzen dizkie irakurleei.
2008 - Semana de Cine Fantástico y de Terror. Unidad de Cine.
Donostia Kultura. Teatro Victoria Eugenia. Reina Regente 8, 4. 20003 Donostia - San Sebastián
Tel.: (34) 943 48 11 57/97 - Fax: (34) 943 43 06 21 E-mail: cinema_cinema@donostia.org