Aurten, Asteak Miguel Ángel Martín (León, 1960) marrazkigile, gidoilari, ilustratzaile eta kartelgileari erakusketa eskainiko dio.
Sari ugari jaso ditu; horien artean, Europako Marrazkigile Onenari Yellow Kid saria (1999) edo Napoliko Comicon-ek emandako Attilio Micheluzzi Sari Nagusia (2003) aurki ditzakegu.
Egile gutxik lortu dute hain grafiko-estilo ezaguna, irakurketa hain gardena eta gaien mundu hain polemikoa eta berezia. Musika elektronikoaren agerraldi erradikal eta lurpekoenaren eragina duela aitortzen du eta bere lanak teknologia, zientzia eta pornografia gisako joerak adierazten ditu.
Bere bibliografia luzean, honako lan hauek nabarmentzen dira: Psychopatia Sexualis, Anal Core, Brian the Brain, The Space Between, Rubber Flesh, Snuff 2000, Kyrie, nuevo europeo edo Playlove, argitaratu berri duen eleberri grafikoa.
Isabel Mancebo Balda Iruñean jaio zen 1971n. Beti interesatu izan zaio Artea. Gauzak adierazteko era bat aurkitu zuen.
Arte Ederretan lizentziatu zen Euskal Herriko Unibertsitatean eta ikasi eta asmatu zuen guztia praktikan jarri zuen.
Leku askotara bidaiatu eta hainbat tokitan lan egin ondoren, Donostian gelditu zen bizitzen, eta bertan jarraitzen du bere lanarekin eta transmititzeko duen erarekin esperimentatzen.
Marrazkiaren papera aldarrikatzen du plastika garaikidean duen garrantzia sustatzeko. Marrazkia adierazpen-era gisa, ez lana egiteko tresna gisa soilik.
Super-heroiak Euskal Herrian?
Super-heroiak? Gure lurretan? Tira! Izan zitekeen, baina ez dugu uste existitzen direnik eta hala balitz ere, zaila litzateke aurkitzea. Hain zaila izango ez litzatekeena horiek marrazten dituzten pertsonak aurkitzea da, nola bere alde errealistan, hala parodia egiteko marrazten dituztenak.
Lehen marrazkilaritza-motan Ángel Unzueta dugu. 1993tik ari da super-heroiak hainbat argitaletxerentzat marrazten, generoko bi garrantzitsuenak, Marvel eta DC, barne.
Umorez marrazten dituena, berriz, Sanvi (Álex Sanvicente) da. Trama edo Mister K bezalako aldizkarientzat tirak eta istorio motzak sortzen ditu, super-heroien unibertsoko pertsonaia serioenei ere umorez beteriko zertzeladak eskainiz.
Hala ere, esan behar da, super-heroien marrazki-lanetan aritzen badira ere, hori bi marrazkigile handi hauen lanaren zati bat besterik ez dela. Horrela, Unzueta publizitate-estudio batean lanean aritzeaz gain, merkatu europarrarentzat album-proiektu bat egiten aurki dezakegu eta Álex, berriz, Europa mailan garrantzitsuak diren zenbait komiki-aldizkarirekin, adibidez Spirou, kolaboratzen edo Xabiroi aldizkarian sail bat lantzen.
“Liniers-ek mundu gogorra marrazten du leuntasunez. Poz malenkoniatsua zoriontasun inozoaren antipodetan. Bere lana polit eta dibertigarria da eta bera tipo bikaina”. Modu honetan hitz egiten du Maitenak Liniers autore grafikoaren inguruan, Mundo Macanudo erakusketaren protagonistaz, alegia.
Pinguino, robot, untxi, Madariaga izeneko peluxezko hartza edo Fellini deituriko katua dira argentinar honen tira komikoen ohizko protagonistak. Umore azkarra eta trazu nahastezinak dira gizon-emakumeen ergelkeriaz, maitasunaz eta denboraren iraganaz hausnarketa kezkagarria egiten duen egile honen lanaren ezaugarri nagusiak.
2008 - Semana de Cine Fantástico y de Terror. Unidad de Cine.
Donostia Kultura. Teatro Victoria Eugenia. Reina Regente 8, 4. 20003 Donostia - San Sebastián
Tel.: (34) 943 48 11 57/97 - Fax: (34) 943 43 06 21 E-mail: cinema_cinema@donostia.org