Antzerkia

Lume

Lume
Troula Animación

Argiaren magiak gaua betetzen du perkusioak eta su artifizialek adierazitako erritmoan. Infernutik irtendako pertsonaiek, ilunaren munduko arimek, izaki sinestezinek...

Hiriko Alde Zaharreko kaleak lumez beteko dituzte.

Ikuskizun honetan, argiaren magiak gauaren iluntasunari gailentzeko saiakera egingo du.

Galiziako Troula Animación taldeak Asteari hasiera emateko, suz, danborrez eta izaki harrigarriz beteriko ikuskizuna eskainiko digu.

 

Aullidos

Aullidos
Teatro Corsario

Teatro Corsario taldea Vampyria Astean izan genuen duela urte batzuk eta oraingoan, Aullidos lanarekin ikusleak harritzeko prest datoz. Ikuskizunean, fantasiak, erotismoak eta umore beltzak irudika ezin daitekeen maila gaindituko dute. Aullidos lanak, Loti ederraren istorioa aurkeztuko digu tamaina handiko panpinak eta errealismo sinestezina erabiliz.

Talía neska gaztearen ama deabruek hartu zuten eta Inkisizioak exekutatu zuen. Talía gizonengandik babesteko, mamu gisa bueltatu zen, orratz batekin loarazi zuen eta bere loa itsas azpian betiko gorde nahi izan zuen.

Helduentzat pentsaturiko txotxongilo-ikuskizuna maitagarrien ipuinetan oinarritua dago.

La invasión pirata

La invasión pirata
Troula Animación

Piratak jada hemen dira.

Zurriolara iritsi dira beren alaitasuna eta bizitzeko gogoa oinezko guztiei kutsatzeko prest. Kursaalaren inguruak argiz eta kolorez, suz eta konfetiz, batukadaz eta barrez, begiko adabakiz eta kakoz, itsaslapur biziz eta hilez beteko dira.

Piraten abordaia prestatua dago. Abordatzera!

2008 - Semana de Cine Fantástico y de Terror. Unidad de Cine.
Donostia Kultura. Teatro Victoria Eugenia. Reina Regente 8, 4. 20003 Donostia - San Sebastián
Tel.: (34) 943 48 11 57/97 - Fax: (34) 943 43 06 21 E-mail: cinema_cinema@donostia.org