Creep eta Severance ahaztezinaren zuzendariak beldurra eragiten duen Astearen publiko entzutetsuari, azkenaldian egin dituen lau filmetako bat eskainiko dio. Gainerako hirurak muntaia eta produkzio ondokoan daude. Izenburuko triangeluak Bermudatakoa baino ezin du izan. Milioi bat metro koadro baino gehiagoko itsas zabaleran, ontziak eta hegazkinak desagertzeaz gain, badirudi, hango denbora eta espazioa erlatibitatearen teoria teoria hutsa baino gehiago dela frogatzen saiatzen direla... 30 Days of Night ezinbestekoaren Melissa George aktorearen laguntzaz, Chris Smith-ek yate distiratsu batean ibiltzera gonbidatuko ditu bere protagonistak. Ekaitzak inguratuta, tripulatzaileek utzia dagoela dirudien kargaontzi batean bilatu beharko dute babesa. Filmaren posterrak odoleztatutako S.O.S. bat du idi-begi baten gainean... argi dago gutxienez bidaiari bat baduela ontziak.
Reino Unido-Australia, 2009
Dirección: Christopher Smith
Producción: Jason Newmark, Julie Baines, Chris Brown / Dan Films, Pictures in Paradise
Guión: Christopher Smith
Fotografía: Robert Humphreys
Música: Christian Henson
Montaje: Stuart Gazzard
Intérpretes: Melissa George, Michael Dorman,
Rachael Carpani, Henry Nixon, Emma Lung
Duración: 99 minutos
Contacto:
Icon Entertainment
Tf.: 1 310 264 08 18
isabelle@icon-entertainment.co.uk
2009 - Semana de Cine Fantástico y de Terror. Unidad de Cine.
Donostia Kultura. Teatro Victoria Eugenia. Reina Regente 8, 4. 20003 Donostia - San Sebastián
Tel.: (34) 943 48 11 57/97 - Fax: (34) 943 43 06 21 E-mail: cinema_cinema@donostia.org