Cameron Díaz (egiten duena egiten duela ere, beti izango da The Mask eta There’s Something About Mary lanetako gure neska) aktore lanetan duen filma Botón botón kontaketan oinarritzen da eta Arcade Fire rock indie taldeak eginiko soinu-banda eta Terminator 3: Rise of the Machines filmeko jantziak egin zituenaren lana ditu. Richard Matheson-ek (bai, berak, I Am Legend) idatzi zuen botoidun kaxaren inguruko fabula-parabola hau. Hori besterik ez? Ez, botoia sakatzen duzunean milioi bat dolar agertzen dira baina aldi berean, planetako edozein puntu kardinaletan ezagutzen ez duzun norbait... hilko da. Zenbat aldiz emango diozu botoiari? Donnie Darko lanarekin zinema independentean ospetsu egin zen Richard Kelly-k zuzendua eta aktoreen artean, Frank Langella ere topatuko dugu. USAn, filma 13 urtetik beherakoentzat debekatu izan da bere “irudi asaldatzaileak” direla eta.
Estados Unidos, 2009
Dirección: Richard Kelly
Producción: Richard Kelly,
Dan Lin, Sean McKittrick / Darko Entertainment
Guión: Richard Kelly, basado en el relato Botón, botón, de Richard Matheson
Fotografía: Steven Poster
Música: Win Butler, Régine Chassagne, Owen Pallett
Montaje: Sam Bauer
Intérpretes: Cameron Díaz, James Marsden,
Frank Langella,
Michael Zegen, Gillian Jacobs
Duración: 115 minutos
Contacto:
On Pictures
Tf.: 91 398 56 50
info@onpictures.com
www.onpictures.com
2009 - Semana de Cine Fantástico y de Terror. Unidad de Cine.
Donostia Kultura. Teatro Victoria Eugenia. Reina Regente 8, 4. 20003 Donostia - San Sebastián
Tel.: (34) 943 48 11 57/97 - Fax: (34) 943 43 06 21 E-mail: cinema_cinema@donostia.org