donostiakultura.eus
  • Hemen zaude:
  • Hasiera
  • Métal Hurlant eta Fantasiazko Zinema
  • Satanás

Satanás

Satanás

Bela Lugosik eta Boris Karloffek lehen aldiz egin dute topo, eta amerikar B sailak eman duen zinegilerik sailkagaitzenetako baten “unibertso paraleloan†egin dute: Edgar Ulmer, gutxigorekin gehiago esateko gauza den gizona, poesia txiroaren jeinua, pasio lanbrotsuen begitazioduna eta ifernurik itogarrienen sortzailea. Ezteibidaia egiten ari den bikote bateak lekurik okerrenera jo du: Hjalmar Poelzig (Karloff) arkitektoa eta bere gonbidatua Vitus Werdegast (Lugosi) psikiatra dauden etxea, hau da, ifernuko ataria, eta bertan, borreroak etxean hartu du garai bateko bere biktima, gaur mendeku hartzeko irrikitan etorri dena. Sadismoa, deabrukeria eta nekrofilia bat datoz “bitxikeria miragarri†honetan. Dena den, Poeren kontakizun baten egokitzapen gisa hasi zen eta izuaren tratatu bilakatu zen azkenean, gidari izpiritualtzat Aleister Crowley zuela. Hitz bitan, maisu-lana.

The Black Cat
Estados Unidos, 1934
Dirección: Edgar G. Ulmer
Producción: Carl Laemmle, Jr. / Universal
Guión: Peter Ruric
Fotografía: John Mescall
Música: Heinz Roemheld
Montaje: Ray Curtis
Intérpretes: Boris Karloff, Bela Lugosi, David Manners, Julie Bishop, Egon Brecher
Duración: 65 minutos

2010 - Semana de Cine Fantástico y de Terror. Unidad de Cine.
Donostia Kultura. Teatro Victoria Eugenia. Reina Regente 8, 4. 20003 Donostia - San Sebastián
Tel.: (34) 943 48 11 57/97 - Fax: (34) 943 43 06 21 E-mail: cinema_cinema@donostia.org