Terence Fisher satanismoaren inguruko gaia lantzen du pelikula honetan, garai hartan arrakasta handia izan zuen okultismoan aditua den Dennis Wheatleyren nobelan oinarrituta. Gidoia Hammer etxeak Richard Matheson idazle iparramerikar handiari eskatutakoa da, beste askoren artean I Am Legend edo The Incredible Shrinking Man obrak idatzi zituenari. Aristokratiko papera eginez, Christopher Leek aurre egiten die Gaizkiaren indarrei, Deabruaren jarraitzaile taldeari. Talde burua Charles Grayk maisutasunez antzeztutako Mocata kezkagarri eta arriskutsua da: begietan iluntasunaren ahalmena igartzen zaio, Maltzurraren begirada, alegia. Aztoratzailea, sinbologiaz, oilarrez eta ahuntzez, kleraz egindako zirkuluez eta eskari zaharrez (Leeren ahotan gure arimak salbatzeko direla ematen dutelarik), orgiez eta sakrifizioez betea, Ongiak Gaizkiaren kontra ekindako borroka da Hammer etxearen ohi ez bezalako pelikuletako bat den honen ardatza.
Reino Unido, 1968
Dirección: Terence Fisher
Producción: Anthony Nelson Keys / Hammer Film Productions
Guión: Richard Matheson
FotografÃa: Arthur Grant
Música: James Bernard
Montaje: Spencer Reeve,
James Needs
Intérpretes: Christopher Lee, Charles Gray, Niké Arrighi,
Leon Greene, Patrick Mower
Duración: 91 minutos
2010 - Semana de Cine Fantástico y de Terror. Unidad de Cine.
Donostia Kultura. Teatro Victoria Eugenia. Reina Regente 8, 4. 20003 Donostia - San Sebastián
Tel.: (34) 943 48 11 57/97 - Fax: (34) 943 43 06 21 E-mail: cinema_cinema@donostia.org