donostiakultura.eus
  • Hemen zaude:
  • Hasiera
  • Film Laburren Lehiaketa Saila
  • The Midge

The Midge

The Midge

(URREZKO MÉLIÈS LEHIAKETA / COMPETICIÓN MÉLIÈS DE ORO / GOLDEN MÉLIÈS COMPETITION)

Bi gazte basoan. Beldurrezko film baterako hasiera klasikoa, izan ere. Hiriko neska bat eta herriko mutil bat, esperientzia handirik ez duena. Mutilak neska besterik ez du buruan, errekan bainu hartu eta gero gertatuko denaz pentsatzen. Biak bakarrik, kanpadenda bat, naturako soinuak, odol jarioa borborka, hormonak ate joka… hormonak bakarrik ez, ordea. Basoan biztanle gehiago baitaude, bestelakoak. Psikopatak eta eskrupulurik ez duten hiltzaileak ez ezik badira zuhaitz enborren artean zelatan dauden bestelakoak ere. Animazio generoan espezializatutako Once Were Farmers ekoizpen etxearen sortzaileetakoa den Rory Lowe eskoziarrak zuzendu du beldurrari buruzko film labur hau: naturari, hazteari, norbere buruari… beldur izateari buruzkoa.

Reino Unido, 2010
Dirección: Rory Lowe
Producción: Rory Lowe, Sam Burton, Will Adams, Julia Caithness, J. J. Lowe / Once Were Farmers, Screen East, UK Council
Guión: J. J. Lowe
Fotografía: Bob Williams, Joe Bullen, Kevin Bell
Música: Jamie Smith
Montaje: Gary Forester
Intérpretes: Amy Michaels, Sean Hart
Duración: 11 minutos
Contacto:
Rory Lowe
rory@oncewerefarmers.com

2010 - Semana de Cine Fantástico y de Terror. Unidad de Cine.
Donostia Kultura. Teatro Victoria Eugenia. Reina Regente 8, 4. 20003 Donostia - San Sebastián
Tel.: (34) 943 48 11 57/97 - Fax: (34) 943 43 06 21 E-mail: cinema_cinema@donostia.org