Walter lorazain bakartia da eta futbol (amerikar) zelai bat zaintzeaz arduratzen da. Bere pasioa da, eta buru eta bihotz ekiten dio lanari. Egunero-egunero, milimetroz milimetro, zelaiko erbatzen haziera neurtzen du, laztan eta maitasunez elikatzen du, sega-makinaz ferekatzen du... baina futbol (amerikar) taldeak hara sartu behar du entrenatu eta jokatzeko. Jokalarientzat, zelaia beren helburua, partida, lortzeko bitarteko bat besterik ez da. Walterrentzat, aldiz, zelaia zaintzea da helburua. Ez dago haratago doan beste ezer... Bizitzako gauzarik garrantzitsuenak desberdinak dira gizaki bakoitzarentzat. Pertsona bakoitza irla bat da eta interes batzuk dauzka, beste batzuei arraroak iruditu arren. Film laburraren forma duen fabula dotorea L. A.n bizi den Boris Schaarschmidt alemaniarrak zuzendu du American Film Institute-ko ikasketa amaierako lan gisa.
Estados Unidos, 2007
Dirección: Boris Schaarschmidt
Producción: Stacie Gediman / Anchored Alliance, Heavy B Production
Guión: Boris Schaarschmidt
Fotografía: Ali Moghadas
Música: Patrick Kirst
Montaje: Julia Franklin
Intérpretes: John Gowans,
John Hayden, Jacob Head,
Vincent Morrone
Duración: 14 minutos
Contacto:
American Film Institute
Tf.: 1 323 856 76 46
stacie@green-themovie.com
www.green-themovie.com
2008 - Semana de Cine Fantástico y de Terror. Unidad de Cine.
Donostia Kultura. Teatro Victoria Eugenia. Reina Regente 8, 4. 20003 Donostia - San Sebastián
Tel.: (34) 943 48 11 57/97 - Fax: (34) 943 43 06 21 E-mail: cinema_cinema@donostia.org