Zinema italiarreko klasikoa dugu (ohikoa eta beldurrezko zinemakoa). Pupi Avatiren itzulera da eta La stanza del figlio filmeko (2001ean Canneseko Urrezko Palma) protagonistarekin bat egin du gargola hunkituek babesten dituzten eta hutsik dauden etxetzarren inguruko istorioa kontatzeko. Etxetza handi horietako horma zabal eta sabai altuen artean, sekretu handiak ezkutatzen dira eta esnatzean beren betiereko loa eten dutenen arima, zuhurtasuna eta bizitza arriskuan jarriko dute. Kasu horretan, buruko oreka ahula duen emakume batek (psikiatriko batetik irten berri da bere senarrak bere buruaz beste egin baitzuen) hilketa izugarri baten lekuko izan zen lekua alokatu du jatetxe italiar bihurtzeko! Bertako presentziek gertatutakoaren, gertatzen ari denaren eta gertatuko denaren berri emango diote, baina berak jaramonik ez die egingo, bestela filma zapuztuko litzatekeelako. Probak agerian uzten duten arte...
Italia, 2007
Dirección: Pupi Avati
Producción: Antonio Avati /
Duea Film, Rai Cinema
Guión: Pupi Avati
Fotografía: Pasquale Rachini, Cesare Bastelli
Música: Riz Ortolani
Montaje: Amedeo Salfa
Intérpretes: Laura Morante,
Rita Tushingham, Burt Young,
Treat Williams, Yvonne
Brulatour Sciò
Duración: 100 minutos
Contacto:
Visual Factory
Tf.: 44 207 499 75 44
visual@clara.co.uk
www.ilnascondiglio.com
2008 - Semana de Cine Fantástico y de Terror. Unidad de Cine.
Donostia Kultura. Teatro Victoria Eugenia. Reina Regente 8, 4. 20003 Donostia - San Sebastián
Tel.: (34) 943 48 11 57/97 - Fax: (34) 943 43 06 21 E-mail: cinema_cinema@donostia.org