Alonsok bere Ferrariarekin lasterketa honen lehen bihurgunearen kontra joko luke. Baliteke Red Bullek hegoak ematea Vetell eta Weberri, baina ezingo lukete ezertxo ere egin aurreratzeko asmotan Sonosee izeneko pilotua izango balitz; La Juani, La Novia eta gure azken driver gogokoenen, Machete filmeko Luz eta Sartana, gasolina eta olio sintetikoaren ahizpa. Schumi aitonak aurreikusi baino lehenago erabakiko luke erretiroa hartzea, JP-k (ene, zein ondo ematen dion Elvisen gisako tupe horrek) bere Mercedesaren aleroiko pegatina guztiak askatuko lituzke eta. Hamiltonek bere McLaren autoa garabi batek zirkuitutik nola eramaten duen ikusiko luke, sekula ikusitako auto-lasterketa arriskutsu, legez kontrako, bihurritu eta tranpa gehien dituenean lehiatzen diren autoen oktanajea usaintzera ausartuko balitz. Gainera, pentsatzen jarrita, pilotu gonbidatu gisa soilik McQueen eta Belmondo onartuko lituzkeela susmatzen dugu. Locarnoko Piazza Granden ulu eta bat-bateko azeleratzeen artean estreinatu zen; zuzendariak zeluloide gaineko pop art huts gisa definitu du eta techno soinu-banda itzela du. Ez dago antzekorik hemendik Suzukako zirkuiturako joan-etorrian.
Japón, 2010
Dirección: Takeshi Koike
Producción: Yukiko Koike, Kentaro Yoshida / Madhouse
Guión: Katsuhito Ishii, Yoji Enokido, Yoshiki Sakurai
Animación: Madhouse
Música: James Shimoji
Duración: 101 minutos
Contacto:
Sonoko Fujii
Tohokushinsha Film Corporation. L. A. Office
sonoko@cente.com
2010 - Semana de Cine Fantástico y de Terror. Unidad de Cine.
Donostia Kultura. Teatro Victoria Eugenia. Reina Regente 8, 4. 20003 Donostia - San Sebastián
Tel.: (34) 943 48 11 57/97 - Fax: (34) 943 43 06 21 E-mail: cinema_cinema@donostia.org