donostiakultura.eus
  • Hemen zaude:
  • Hasiera
  • Film Luzeen Lehiaketa Saila
  • Death Kappa / Desu Kappa

Death Kappa / Desu Kappa

Death Kappa / Desu Kappa

(LEHIAKETATIK KANPO / FUERA DE CONCURSO / OUT OF COMPETITION)

Death Kappa zeluloide zati honetan gertatzen denak ez du izenik. Bueno, bai, barkatu, badu bat eta gure lagun leial batena da: Tomoo Haraguchi! Gamera munstroaren sortzailea, hainbat eta hainbat film japoniarretako efektu berezien egilea bera, Takeshi Kitanoren batzuetakoak barne. Plastiko eta latexezko fotograma sorta honek beste izen bat dauka tatuatuta: Kappak benetan existitzen dira, ez dira izaki lisergikoak. Japoniako fantasiazko munduan existitzen dira, uretako espirituak dira, inguruetako biztanleak babesten dituztenak. Kappa horiek dortoka gorputza dute (ninja izan beharrik gabe) eta zoragarriak dira. Haraguchi eta Japoniako kondairak alde batera utzita, ezin izango diogu barreari eutsi filmak irauten dituen 87 minutuetan. Batik bat, karaokearen momentu gailenean. Edo neska erraldoiarekin. Edo paperezko etxe orratzak erortzen direnean. Egin barre, bedeinkatu horiek, Death Kapparenak ez baitu izenik.

Japón, 2010
Dirección: Tomoo Haraguchi
Producción: Yoko Haneyama, Yoshinori Chiba / Fever Dreams, Nikkatsu, Nakasu Prod.
Guión: Masakazu Migita
Fotografía: Yoshihito Takahashi
Música: Masako Ishii
Montaje: Yoshitaka Honda
Intérpretes: Misato Hirata, Mika, Ryuki Kitaoka, Yakan Nabe, Daniel Aguilar
Duración: 87 minutos
Contacto:
Media Blasters
Tf.: 1 212 868 09 91
carl@media-blasters.com
www.media-blasters.com

TRAILER

Ikus ezazu youtuben

2010 - Semana de Cine Fantástico y de Terror. Unidad de Cine.
Donostia Kultura. Teatro Victoria Eugenia. Reina Regente 8, 4. 20003 Donostia - San Sebastián
Tel.: (34) 943 48 11 57/97 - Fax: (34) 943 43 06 21 E-mail: cinema_cinema@donostia.org