donostiakultura.eus
  • Hemen zaude:
  • Hasiera
  • Film Luzeen Lehiaketa Saila
  • 5150, rue des Ormes

5150, rue des Ormes

5150, rue des Ormes

Halaxe da: ustel usaina sumatzen da planeta honetako Zumar kale guztietan. Dallaseko Elm Street kalean JFK hil zuten. Springwood Freddy-koan arraiazko jertseak eta manikura nabarmena jarri zituen modan. Kanadako herri lasai honetako 5.150 zenbakian, zineman oso aditu, neuronak txiki-txiki eginda dauzkan familia bat bizi da. Neska txikiena beste dimentsio batean bizi da; zaharrena, berriz, merituak egiten saiatzen da aitxoren aurrean. Jainko Gorenaren mandatari delakoan dago aita, gizadian dagoen zaborra deuseztatzeko. Ama, bitartean, zalantzan dago, zainak moztu edo hazten uztea ziur ez dakiela. Zinematografiako ikasle bat bere buruarekin topatzen da etxeko ganbaran eta bizirik irten nahi badu xake joko bat irabazi beharko du, Magnus Carlsenek berak ere irabaziko ez lukeena. Patrick Senécal autorearen nobela batean oinarritua (lagunek diotenez oso dibertigarria omen da, baina, edo beraz, heriotza santuari eta gaixotutako beldurrari buruzko liburuak idazten ditu).

Canadá, 2009
Dirección: Éric Tessier
Producción: Pierre Even, Josée Vallée / Cirrus Communications
Guión: Patrick Senécal, Éric Tessier
Fotografía: François Dutil
Música: Christian Clermont
Montaje: Alain Baril
Intérpretes: Marc-André Grondin, Sonia Vachon, Élodie Larivière, Cathérine Bérubé, Pierre-Luc Lafontaine
Duración: 110 minutos
Contacto:
Entertainment One
Tf.: 1 41 67 12 12 77
festivals@rogers.com
www.5150ruedesormes.com

TRAILER

Ikus ezazu youtuben

2010 - Semana de Cine Fantástico y de Terror. Unidad de Cine.
Donostia Kultura. Teatro Victoria Eugenia. Reina Regente 8, 4. 20003 Donostia - San Sebastián
Tel.: (34) 943 48 11 57/97 - Fax: (34) 943 43 06 21 E-mail: cinema_cinema@donostia.org