donostiakultura.eus
  • Hemen zaude:
  • Hasiera
  • Film Luzeen Lehiaketa Saila
  • Bedevilled

Bedevilled

Bedevilled

Zuzendaria, Jang Cheol-soo, Hego Koreako jaio berri den ume kuttun bezain maltzurra da. Kim Ki-duken zuzendari laguntzaile, Cannesen aurkeztu zuen bere aurreneko film luze hau. Merkatuan, kritikaren popeek (Variety, The Hollywood Reporter) zanpatu egin zuten eta honela epaitu zuten: ez arty zinemazaleen ez gore jarraitzaileen gustuko izango ez zela. Haiei aurka egitearren, Austineko Zinemaldiko ikusleek Publikoaren Saria eman zioten Bedevilled filmari. Bi emakumeren istorioa: bata primeran moldatzen dela ematen duen hirizalea, yuppie jasanezina bera (a ze ondo agertzen den filmaren hasiera hasieran irudikatuta!), eta bestea tratu txarrak eta abusuak bizi dituena, bortxatua eta emagaldu eta mando gisa erabilia ofizialki paradisu den uharte batean. Ez zaio, ez, umorerik, adorerik, apenik, erotismorik, karga sozialik ezta odolik (odol ugari) ere falta.

Corea del Sur, 2010
Dirección: Jang Cheol-soo
Producción: Park Kuy-young / Filma Pictures, Tori Pictures
Guión: Choi Gwan-young
Fotografía: Kim Gi-tae
Música: Kim Tae-seong
Montaje: Kim Mi-joo
Intérpretes: Seo Young-hee, Ji Sung-won, Park Jeong-hak, Hwang Min-ho, Lee Ji-eun-i
Duración: 115 minutos
Contacto:
Finecut
Tf.: 822 569 87 77
oya@finecut.co.kr
www.finecut.co.kr

TRAILER

Ikus ezazu youtuben

2010 - Semana de Cine Fantástico y de Terror. Unidad de Cine.
Donostia Kultura. Teatro Victoria Eugenia. Reina Regente 8, 4. 20003 Donostia - San Sebastián
Tel.: (34) 943 48 11 57/97 - Fax: (34) 943 43 06 21 E-mail: cinema_cinema@donostia.org