donostiakultura.eus
  • Hemen zaude:
  • Hasiera
  • Film Luzeen Lehiaketa Saila
  • Die Tür

Die Tür

Die Tür

2009ko azaroan sortu zeneko herrialdean estreinatua, ondoren, Sitgesen aurkeztu zen inolako arretarik jaso gabe, ez Varietyko kritikarien aldetik ez Rottentomatoes webguneko izaki maltzurren aldetik. Indarrak hartu beharko dituzte, film aleman honek jokoa ematen baitu, handia gainera. Plastika arloko artista batekin hasten da, behar ez duenarekin txortan (bere bizilaguna), alabatxoa tximeletak harrapatzen dabilen bitartean igerileku batetik gertu (eta, nola ez ba, bertara erori eta ito egingo da). Artistaren psikearen izugarrizko hondamena izanik, gidoi errukiberak ate bat zabaltzen dio, ordea. Atetik sartuta ikusiko dugunez, Back to the Future, The Time Machine eta Los cronocrímenes filmen mix antzeko batean barneratuko gara, baina, azken finean, Invasion of the Bodysnatchers-en bertsio sofistikatu batean gaude. Orain, trifidoak leka erraldoiak baino zerbait gehiago dira. Eta horretaz ari garela, hemen, The Clinic-en bezalaxe, amak (eta aitatxoak) daude ere bai, euren alabengatik… hiltzeko prest.

Alemania, 2009
Dirección: Anno Saul
Producción: Ralph Schwingel, Stefan Schubert, Christoph Müller / Wüste Filmproduktion, Senator Film Produktion
Guión: Jan Berger
Fotografía: Bella Halben
Música: Fabian Römer
Montaje: Andreas Radtke
Intérpretes: Mads Mikkelsen, Jessica Schwarz, Heike Makatsch, Thomas Thieme, Nele Trebs
Duración: 99 minutos
Contacto:
Wüste Filmproduktion
Tf.: 49 404 31 70 60
anja.padge@wuestefilm.de
www.wuestefilm.de

TRAILER

Ikus ezazu youtuben

2010 - Semana de Cine Fantástico y de Terror. Unidad de Cine.
Donostia Kultura. Teatro Victoria Eugenia. Reina Regente 8, 4. 20003 Donostia - San Sebastián
Tel.: (34) 943 48 11 57/97 - Fax: (34) 943 43 06 21 E-mail: cinema_cinema@donostia.org